Gogoa hazi | 2021eko Otsailaren 04a
OILARRA KUKURUKA... TA ASTOA HI-HANKA...
Peio Ospital
Eskuratu ahal izan duguazkenean jada zenbait hilabetehauetan aipatzen zen Xipriren liburua,"Oilarra kukuruka" (Erein). Xiprikberak aitorturik, baginakien liburuarenabiapundua zela 2017 urte hondarreandiozesako 60 bat apezekapezpikuari igorri gutuna, beren ezadostasunenberri emaiteko, inarrosaldibat ederra sortuz. Jakinik Xipribera ez zela izenpetzaileen artean,gutun hortaz eginen zuen azterketaedo kritika arrazoinatu eta argudiatubaten beha ginauden, gerorakoaterabide edo proposamen zehatzakeskainiz. Bainan, egia erran,ez dut horrelakorik aurkitu. Horrenordez, zer?
Bi hitzez erran nezake,Xipriren betiko "burutakeri" eta "tertulikeriak", eta burtzoratzerainokozenbaki, estatistika eta anekdotak,"xiprimetria" (berak erabiltzen duhitza) dantzan. Gauzak erraiten dituburutik pasatzen zaizkion bezala, berakbakarrik dakien loturarekin. Erabiltzendituen hitzen definizioak ereez dauzka argi (zatiketa, haustura,batasuna...). Doi-doia zenbait gauzaazpimarratu nahi nituzke, liburuarentonuan geldituz.
Apezpikuaren defentsaedo alderdia hartzen du deblaukiXiprik, "kontestatzaileak" gaitzetsiz.Bere ustez, sekulako aitorpena egitendauku (36 or.): "Erran behar duta?Bai erranen dut. Aillet apezpikuarekinditu lehen aldikotz diozesak bere gainhartu elizako euskal liburuen fresak,2019an: aldareko liburua, igandetakoirakurgaiak, jendeentzat egin elizakoliburua." Hau da balentria! Zer danormalagorik? Aitzinean horrela izanez bada, hura zen ez-bidezkoa etasalatzekoa. Gainera, nik dakidanez,gastu hauek elizbarrutien arteanpartekatuak izan dira proportzioakerrespetatuz. Baina Xiprik ez du hitzikerraiten Ailletek apezpiku izendatueta urte bat geroago aurkeztuaizan zitzaion "Euskarazko PastoraltzarenZerbitzua" sortzeko eskariarieman zuen segidaz, edo, hobekierran, segida-ezaz. Hainbat hilabetezbikario nagusi batetik beste zenbaitapez kargudunen bulegoetara"promenarazi" ondoan, jakin zennoizbait ez ziola segidarik emaiten,proiektu horrek ez zuelako gehiengoarenbaimenik ardietsi... Erantzun"diplomatikoa"...
Gisa berean, goresten duXiprik (88 or.) arrazoin osoz "2018anapirileko 8an bakearen egun hartanapezpiku bat, Matteo Zuppi italiarra,eta apez protestante bat" egon zirela,bainan hitzik ez Baionako apezpikuaren"gardentasunaz", ez bakarrikegun hartan baina bake prozesuosoan!
Bestalde idazten du (86or.): "Ibili naiz Villa Pia eta Angelun,Elizan Mintza, Chrétiens 64, bai etakontestatzaileen beste biltzarretan.Han ikusi ditudan beribilak ez bazirenere Amurizak moztu nahiko zituenobispo kotxe luzeak, ez ziren eremerkeenetarik! Panda, Peugeot 107eta Twingo guti. Zenbatek ez dauzkateGPS, hunki gabe martxan den te lefono, atzeratzeko kamera eta azkenmodako gadget guziak?" Jakineangaude, beraz, gu "kontestatzaileak":gure beribilen giltza automatikoek ezdigute zeruko aterik zabalduko!
Irakur daiteke ere (116 or.):"Gaitza Aillet etorri aitzinekoa da..."Hori argi daukagu denek! Nork leporatudio sekula Ailleti Elizaren gaurkokrisialdiaren sortzaile edo iturri izaitea?Ikusiz gure diozesako kristaukomunitatean dagon haustura, gure(kontestatzaileen) erreportxua daez duela apezpikuak komunitatearenkomunionea bermatzen jakin,kristauen artean dagon aniztasunaerrespetatuz.
Eta gero... Xipriren betikoleloa: bete-beterik ezagutu ditugunelizak, nolaz utzi ditugu hustera?Misionestaren obsesioa! Elizak beterikikusi beharra! Nik ez dut sekulaentzun Jesusen ahotik: "Zoazte etabete'zkitzue elizak!" Aspaldi bukatuzen Eliza garaile eta triunfalistarengaraia, eta iraganaren nostalgiak ezgaramatza nihora. Ah...eta (167 or.)"Elizak ez dira husten lehenik giristinoeskasez" baina "gero eta gehiagoeliza hetsirik daudelakotz igandetan,gero eta meza gutiagorekin." Aterabidealiteke orduan eliza guzi-guziakzabaltzea eta mezak ugaltzea? Hori,bai, zinezko ametsetako lukainka(2 edo 3etan erabiltzen du)! Iduriluke gainera Xiprik gogoko dituenfededunak direla Mixel Labegueriekkantatzen zuen Balaan astoaren tankerakoak:igandetan elizan otoitzeanhi-hanka, aldareko buketak ausikiznoiztenka...
Jesusen obsesioa ez zenizan sinagogak bete-beterik ikustea,bainan bai "Jainkoaren erreinua",astez-aste J.A. Pagolak oroitaraztendaukun bezala: "gizadiak aitzina[egin dezan] zuzentasunean, solidaritatean,urrikian, anai-arreba artekotasuneaneta bakean." Aitzinekoigandean erraiten zaukun orainoeuskal teologoak: "Kristautasuneanxertatuz joan izan diren "heresietarik"bat Eliza absolututzat hartzea izan da.Eliza muintzat hartzea...Eliza Jainkoarenerreinuaren "ordezko" bihurtzea;Elizagatik lan egitea eta berarenproblemez kezkatzea, baina munduanden sufrimendua eta bizitzazuzenkiago antolatzeko borroka aldebatera utziz."
Iduritzen zait, bururatzeko,Elizaren gaurko egoerak Xipriren"tertulikeriak" baino azterketa funtsezkoagoabehar duela. Hori daukueskaintzen Tomas Halik teologotxekiarrak guziz grinaturik dagolarikikusiz Eliza katolikoaren baitan areagotuzdoan leizeaz, "iraganari itzulirikdauden erlijione legalista batenaldekoen eta aldien ezaugarrieriadi dauden urrikiaren iraultza batendefendatzaileen artean". Hau bestealdirako utziko dugu.










