Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Otsailaren 04a

Baiona

R Hirigoyen, Christine Lauqué, J.R. Etchegaray eta Xavier Gauche arkitektoa
R%20Hirigoyen_%20Christine%20Lauque_%20J.R.%20Etchegaray%20eta%20Xavier%20Gauche%20arkitektoa

Oreka Zirkoaren ikastaldiak

Otsaileko oporrak hurbiltzen aridirela eta, Oreka Zirkoak 4 ikastaldiproposatzen ditu:- Otsailaren 8, 9, 10 eta 11n,"orotariko zirkoa", 4-9 urtekoentzat(10:00-12:30): frantsesez.- Otsailaren 15, 16, 17 eta 18an,"orotariko zirkoa", 4-9 urtekoentzat(10:00-12:30): euskaraz.- Otsailaren 15, 16, 17 eta 18an,"airekoak", 9 urte baino gehiagokoentzat(14:00-15:30):euskaraz.Xehetasunak eta izen emaiteak:Oreka Zirko eskola, 3 AlbertThomas karrika, 05 59 59 53 92edo orekazirkoa@gmail.com.

Harambillet zahar etxearenberritzea

Joan den astean Jean-RenéEtchegaray auzapeza, ChristineLauqué sozial eta elkartasunaxuanta, bai eta Roland HirigoyenEtxebizitza Bulego Publikokoordezkaria eta Mugerrekoauzapeza, ibili dira obrakzertan diren ikusten. Lehenobrak 2020an hasiak ziren, jadanik80 adinetakoentzat lekuabazen, handitze lanak eginik beste 70 pertsona errezebitzekogisan. Urte hastapeneanbeste 14 toki izanen dira alzheimereritasunak hunkiak direnpertsonentzat.

Eman leku emazte ohargarrieri

Otsailaren 1etik martxoaren8ra, "Les Bask'Elles" elkarteak"Emazteak, itzaletik argira" erakusketaMediatekan aurkeztendu. Paregabeko nortasunaduten emazteak zerrendatzekoprozesu parte-hartzailearenabiapuntua da.Hamaika paneletan, erakusketahunek emazte garrantzitsuenibilbidea aipatzen du, ondotikbilduma bat osatzeko gisan,datu-base hori biztanleek betetzekogomita ukanen dutelarik.Bide hortatik, "Bask'Elles"-ekusu itzalean dauden emaztefigurak omendu nahi izan ditu,baina baita toponimia-batzordeakduen izen-emaite urratsetaneragitea ere. Izan ere, plazaedo karriken izenen %5ek bakarrikemazte izena dute.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3579. zbk

Gure Hitza | 2021/02/04

Sukalkiak

Peio Jorajuria

Pandemiari buru egiteko, hirugarren hetsialdiaigurikatzen ginuen, gogorra. Ororenburu ez da holakorik, orainokoan bederen.Baina ikusiz izurriteak aitzin-punpa handiaegiten ari duela, mota britainiarra ere hor,lanjerosagoa, mota hego-afrikarra heldu,gauden erne! Hegoaldean ere egoera gorriandira. Ez gira estokatik ateraiak. Artetik,Justina ere jin zaigu, itsas-bazterra berezikizafratu duen euri eta haize ekaitz bortitza.

Egoera bitxi eta nardagarri hortaz baliatukogira beraz, orain arte bezala funtsean, liburuzenbaiten irakurtzeko, ahalaz supazterxokoan. Pertsonalki gustatzen zait. Joanden larrazkenaz geroz baditut bospasei liburubederen irakurtuak. Horietarik batekinloriaturik egona naiz. Kepa Altonaga bizkaitarraren"Duvoisin kapitainaren malura, Bonaparteprintzearen itzalean" (Pamiela argitaletxea),duela urte pare bat argitaratua.Liburu ttipia baina zer altxorra! Euskararenmunduan oso ezagunak dira Jean-PierreDuvoisin eta Luis Luziano Bonaparte printzea.XIX. mendekoak dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016