Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Otsailaren 04a
Baigorri
Sortze
Otikorone auzoguneko Enautenean,Michel Tambourin eta NicoleArrayet-en ohantzean semea sortuzaie, Gaizka izendatu dutena. Ongietorriarekin, osagarri eta zorionopatzen diogu sortu berriari etagoresmenak aitama uroseri etaagurrak ere aitatxi-amatxieri.
Dolu
Joan den ibiakoitzean iragan diraJesus de Portuondoren ehorzketak.Bermeon sortua, arrantzale familiahandi bateko semea zen, etabera hiru seme eta bi alaben aita.Zonbait denboraz ere, berak ofiziohortan segitu du. Anne-Marie Ripollbere emaztea frantsesa izanez, geroxagobikotea hunat etorri da, hauOrtesen zahar etxe baten zuzendariizendatua izanik. Emazteak, Borde len bere erizain ikasketen denboran,lotura azkarrak eginak zituengure herritar zonbaitekin. Ondorioznoizean behinka, bikotea etortzenzen gure herrira eta hemen bizikigustaturik, beren etxea "Txori toki"eraikia zuten duela hiru urte, Etxemendiauzogunean. Zoritxarrez,ez du luzaz gozatzerik ukan, osagarriarrazo larrien ondorioz, horzendu baita 83 urtetan. Familian,zonbait katolikoak eta besteakprotestantak izanez, elizkizunaekumenikoa izan da, bi zeremoniabururekin: parropiako jaun erretoraeta familiaren hurbileko protestante"artzain" bat. Hunen ondotik,gorputza Ortesera eraman dute,han erraustua eta ehortzia izaiteko.Pena handitan den familiari doatzigure dolumin bizienak.










