Herriz Herri - Biriatu (L) | 2023ko Azaroaren 23a
Arbolaren besta
Azaroaren 26an, Herriko Etxeak eta Oma elkarteak, Biharko Lurraren Elkartea eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen partaidetzarekin, "Arbolaren besta" plazan iraganen da. Tokiko arbola, fruitu ondo eta landare ekoizleen merkatua (9:00-17:00), euria balitz Xoldon iraganen da. Arratsaldean Elkartea gelan bi eztabaida proposatuak dira: (17:30) "Arbola herrian: elikadura eta erronka klimatikoaren aterabidea" gaiaren inguruan eta ondotik (18:00) Hervé Covés-ekin "Arbola eta elikadura erresilientzia".











