Herriz Herri - Pagola (Z) | 2023ko Azaroaren 23a
"Amikuzeko eiherak"
Jean Claude Mailharin, Amikuzeko eiheretaz mintzatuko zauku heldu den igandean, azaroaren 26an, Pagolan, Auzteia ostatuan (10:30). Bera Amenduzeko eiheran bizi denez, Amikuzeko eiherak ongi ezagutzen ditu. Denboran erreka bazterretan 63 eihera arte kondatzen ziren. Bere esperientzia partekatuko dauku eihera hauen genealogia eginez eta denboran izan ziren gatazka eta kexu batzu oroitaraziz.










