Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a
Irulegiko Eskua
M.V.
Duela urtea jakin zen Irulegiko Eskuaren berri. Geroztik, maiz aipatua baina bakan ikusia izan da interes arkeologiko ukaezina duen pieza hori. "Sorioneku" hitz famatua beren begiz ezagutzea berantetsia dutenek gero eta hurbilago dute epea, 2024ko bigarren seihilekoan agerian ezarria izanen omen baita Nafarroako Museoan.
Haatik, ez da haizu izanen Irulegiko Eskua marka komertzial gisa erabiltzea. Horrela erabaki du Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, Nafarroako Gobernuaren nahia betez.











