Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023ko Azaroaren 23a
Euskararen Urtaro kari hitzaldia
Azaroaren 25ean (9:00-12:00), Gamaritz aretoan (Gare du Midi) "Maurice Ravel kontserbatorioan euskal musika, dantza eta antzerki saila egituratu eta garatzeari buruzko aukerak" gaiaren inguruan hitzaldia proposatua da.
Parte hartuko dute: Antton Curutcharry Iparraldeko kontserbatorioko ekoizpen sailaren lehendakariak, Johañe Etxebest Euskal Kultur Erakundearen zuzendariak, Ihintza Irungaray Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio kargudunak, Carine Aguirregomezcorta Malandain Ballet Zentro Koreografiko proiektu-kudeatzaileak, Betti Bidart Baigorriko gaiteroak, Pierre Haira Herri Soinu elkarteko arduradunak, Edgar Nicouleau Kontserbatorioko zuzendariak eta Marie Hirigoyen Bidart Kontserbatorioko euskal musika eta dantza saileko koordinatzaileak.
Sartzea urririk, bat-bateko itzulpena.











