Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Literatura eta musika, asteburu berean eta Oporretarako haurren eta nerabeen harrera

Literatura eta musika, asteburu berean

“L’Invitation aux voyages” festibalaren hamaikagarren edizioa urriaren 16tik 18ra iraganen da, “En musique” gaiaren inguruan. Irakurketa antzeztuak, idazleekin topaketak eta zinema emanaldiak proposatuko dituzte, sartzea urririk. Ostiralean, bertzeak bertze, Kazuo Ishiguroren testuen irakurketak izanen dira Villa Natachan, eta Célia Houdart eta Anne F. Garrétarekin topaketak mediatekan.

Oporretarako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a

Herriko elkartasun asurantza osagarria abian, Mazon parkeko pilotalekuak 80 urte eta Karrikak berritzeko obrak

Herriko elkartasun asurantza osagarria abian

Urriaren 1etik goiti, Miarritzeko Herriko Etxeak elkartasun asurantza osagarria (mutuelle) eskaintza abiatuko du ACTIOM elkartearekin, herritarrek prezio negoziatuak ukan ditzaten. Aholkulariek bakoitzaren beharrak, egungo kontratua eta aurrekontua aztertuko dituzte. Harrerak ostegun arratsaldetan eta ostiral goizetan eginen dira CCAS egoitzan, hitzordua harturik: 05-64-10-00-48. Diru-sarrera apaleneko herritarrentzako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a

‘Le Temps d’Aimer la Danse’ festibala, Braderia eta Inkesta: Bide pribatuak herri-jabari publikora eramatea

‘Le Temps d’Aimer la Danse’ festibala

Dantzaren munduak toki berezia hartuko du Miarritzen irailaren 10etik 21era, Le Temps d’Aimer la Danse festibalaren 36. aldiarekin. Balleta, dantza garaikidea eta hiri dantzak uztartuko dituen egitarauak ikuskizun ugari eskainiko ditu aretoetan eta hiriko karriketan. Idekitze gaualdia irailaren 10ean izanen da, Gare du Midi aretoan, Benjamin Millepied koreografoaren eta November Ultra musikariaren Summerland...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Festilasai

Uztailaren 31 eta agorrilaren 1ean iraganen da aurtengo edizioa Irati auzoan. Egitarau aberatsa proposatua izanen da, besteak beste kontzertu eta skate txapelketarekin.

Festilasai izenak berak laburbiltzen du hitzorduaren filosofia: “festibal” eta “lasai” hitzen uztarketatik sortua, Miarritzeko ekitaldiak giro herrikoia, sorkuntza eta hurbiltasuna uztartu nahi ditu.

Euskal Herriko produktuak eta tokiko eragileak lehen lerroan ezarriz, jaialdiak tokiko kulturaren garapena...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

BTZ irakur kluba - Kontzertuak

BTZ irakur kluba

Usaian bezala, BTZ irakur kluba larunbat huntan bilduko da (14:30), mediatekan.Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri den liburu batekin etortzea. Besteak entzuteko ere balio du hitzorduak.

Kontzertuak

Ekainaren 6 arratsean, Moira Krank eta Fistule taldeak Molly’s Pub-ean ariko dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Ikusgarria

Maiatzaren 20an (15:00), “Papogorri” gazte eta helduentzako ipuin musikatua emanen da mediatekan. “Zatozte Papogorriren abenturen entzutera, Naia Robles Aranguizek kondatuak bere lagun eta konplize den Papogorri txotxongiloaz lagundurik, irakurketa antzeztuan. Papogorri haserre da, norbaitek alimaleko arroltzea errun du bere kabian! Bere hurbileko auzoengana doa horren egilea atzemaiteko. Hobenduna aurkituko ote du?”. 1 eta 7 urte arteko haurrei zuzendua, ordu erdiko iraupena du....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016