Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Otsailaren 22an ihauteriak iraganen dira herrian zehar. Baratze publikotik abiaturik (14:30), karrikaz karrika ibiliko dira kasinoaren atarira heltzeko (16:30). Bertan Zanpantzarren auzia iraganen da. www.biarritz.fr webgunean egitarau zehatza atzeman daiteke.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
BTZ IrakurKlubahilabetero biltzen da mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehareuskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri liburu batekin etortzea, besteak entzuteko ere balio du.
Hurrengo hitzordua otsailaren 15ean emana da mediatekan (14:30).
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
Kontzertua
Urtarrilaren 10ean ostiralarekin (19:00), Bloñ taldeak kontzertua emanen du Atabalen. Kontzertua euskaraz izanen da eta urririk. Xehetasunentzat: 05-59-41-73-20.
Irakur Kluba
Urtarrilaren 18an larunbatez bilduko da BTZ Irakur Kluba mediatekan (14:30). Denei idekia da, euskaraz eta urririk.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Koru kontzertua
Abenduaren 21ean larunbatez, Oldarra eta Enara koru taldeek kontzertua emanen dute San Martin elizan (17:00). Euskaraz izanen da eta prezio librean.
Irakur kluba euskaraz
Hilabetero bezala, BTZ irakur kluba mediatekan bilduko da abenduaren 21ean (14:30). Hilabetean zehar euskaraz irakurri dena aurkezteko ala besteak entzuteko parada da. Euskaraz izanen da eta urririk....
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Azaroaren 30ean, klase magistralak iraganen dira. Musikan 2. eta 3. zikloko ikasleei, euskal dantza egiten duten ikasleei eta antzerkia egiten duten guziei zuzendua da, euskaraz eta frantsesez. Huna egitaraua: (9:30-12:30) hiru tailer proposatuak izanen dira musikan, dantzan eta antzerkian,iLaUNAikusgarriarekin loturan (Bilaka/Adar). Dantza klasea Oihan Indartekin (Bilaka) eginen da, musika klasea Arnaud Bibonnerekin (Adar), eta antzerki klasea David Ondarsekin (Ravel...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Antzerkia
Azaroaren 22an (19:00), "Rikardo III eta Ni" deitu antzerkia iraganen da "Les découvertes" aretoan. Huna sinopsia: "Hiru pertsonaia daude taula gainean: Rikardo III-a, psikologoa eta Shakespeareren zale frikia. Hirurek Shakespeareren antzezlaneko eszena ezberdinak bisitatzen dituzte, umorez eta teoria psikologiko-soziologikoak eztabaidatzen dituzten bitartean. Fikziotik kritikara eta handik antzerkira jauzi eginez, Shakespeareren pentsamenduaren begirada...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016