Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Lurrama azaroaren 8, 9 eta 10ean iraganen da Iratiko erakustazokan. Aurtengo gaia "Laborantza herrikoiaz bizi eta elikatu" da. Korsika izanen da gomitatua den eskualdea. Ohorezko gomita Karine Jacquemart izanen da, Foodwatch France-ko zuzendari nagusia. Usaiako ekimenak antolatuak izanen dira, agro-oihangintzaren inguruko animazioa izanen da aurtengo berezitasunetako bat. Programa
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a Arraunean! Urriaren 26an larunbatez (21:00), Jondoni Martine elizan Anaiki abesbatzaren kontzertua iraganen da "Arraunean!" deitu musika itsas-aldia bale arrantzaleen artean. Sartzeak 15 euro kostako du, urririk izanen da 25 urtetik beherakoentzat. Tokia egunean oren bat lehenago erosten ahalko da, ala lehenagotik 05-59-22-37-10 zenbakira deituz. Bezperan abesbatzak Donibane Lohizunen emanen du kontzertua. Hitzaldia Urriaren 26an...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Arraunean! - Hitzaldia
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Kontzertua
Urriaren 18an ostiralez, Etxetaburu taldea osatzen duten Mixel Etxekopar eta Jean Kristian Galtxetaburu bikotearen kontzertua iraganen da mediatekan. Kontzertu hori "Ibilki" zikloaren barnean kokatzen da, hau da literatura, zinema, musika, dantza, antzerki sailetako hainbat emanaldi proposatzen dituen programan. Xehetasunak ukateko: 05-59-22-28-86.
Idazketa tailerra
Urriaren 19an larunbatez (10:00-12:00), nerabeendako...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Idazketa tailerra
Euskara ikasteko, euskaraz gozatzeko, euskaraz idazten ausartzeko gonbidapena luzatzen du Bea Salaberri idazleak animatuko duen tailerrarekin. Euskara ikasten ari direnei ere idekia da. Bea Salaberrik helduen euskalduntzearen alorrean lan egiten du, eta euskara irakasle eta didaktikari gisa ere ari da AEKn. Bi saio pentsatuak dira mediatekako irudi sail gunean: irailaren 21ean larunbatarekin (10:00-12:00) eta urriaren 19an larunbatarekin...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Abuztuaren 2, 3 eta 4an, Festilasai festibalaren 18. edizioa ospatuko da. Festibal hunek, musika, artea eta skate-a, nahasten ditu. "Lasai herrixka" deitu gunea izanen da, elkar trukatzeko, lasai egoteko, sentsibilizazioa egiteko eta erakusketak egiteko parada eskainiko duena. Egunetan zehar, kontzertuak, skate txapelketak, jateko eta edateko izanen dira. Besteak beste, abuztuaren 2an ostiralarekin Pisoo eta OPH raplari gazte euskaldunak izanen dira. Festibalean parte hartzeko...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Film emanaldia
Uztailaren 14an igandearekin (19:00), Le Royal zinegelan "Irati" filma ikusteko aukera izanen da. Huna filmaren sinopsia: "Irati, neska gazte batek gudari kristau eta musulman talde bat gidatzen du aitzinako mundu mitologiko batera bidaiatuz, non izena duen guzia existitzen den, galdutako altxor bat berreskuratzeko ahaleginean". Filmaren ondotik, Paul Urkijo film egilearekin topaketa izanen da. Filma euskaraz izanen da frantsesezko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016