Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Film emanaldia
Uztailaren 14an igandearekin (19:00), Le Royal zinegelan "Irati" filma ikusteko aukera izanen da. Huna filmaren sinopsia: "Irati, neska gazte batek gudari kristau eta musulman talde bat gidatzen du aitzinako mundu mitologiko batera bidaiatuz, non izena duen guzia existitzen den, galdutako altxor bat berreskuratzeko ahaleginean". Filmaren ondotik, Paul Urkijo film egilearekin topaketa izanen da. Filma euskaraz izanen da frantsesezko...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a
Joan den asteazkenean, Irati azoka estalian kolegioko ikasleen egunaren bosgarren edizioa iragan da. Orotara 1.500 ikasle bildu dira, 49 kolegio publikoetatik eta departamenduko 39 ikastetxe pribatuetatik etorriak. Helburua departamenduko kolegio publiko eta pribatu guzietako hezkuntza ekintzak sustengatzea da. Aurtengo programan, Joko Olinpikoekin lotura duten kirolen inguruko tailerrak antolatuak izan dira, bertzeak bertze gurpil aulkiko errugbia, euskal pilota, skatea, hip hop eta...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Maiatzaren 5ean igandearekin, "Haurra eta antzerkia" deitu ekitaldia antolatua izanen da Versant antzokian. Goizean (11:00), "Perette Plume et le Dragon" ikusgarria izanen da, arratsaldean (15:00) "Wassilissa" eta ondotik "Ni bleu, ni rose" (17:30). Haurrendako sarrerak 8 euro kostako du, helduendakoak 12 euro. Izena emateko 05-59-23-02-30 ala theatre-versant@orange.fr.
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a
Apirilaren 21ean igandearekin (17:00), "ASMA" antzerkia Versant antzokian plazaratuko da. "ASMA" kantuak, musika eta irakurketa elebidunez aurkezten dituenXabier Soubelet-en asmakizuna da,XXX taldeak, X. Xubelet eta Xamanat,interpretaturik. Margolaritzak, musikak eta olerkiek bat eginez, egileak artegintzako 3 arlo desberdin erakusten ditu. Artegintza orokorrean maite duten guziei zuzendua da. Sartzeak 6 eta 12 euro artean kostako du. Izena emateko:...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Apirilaren 5ean (20:00), Versant antzerki taldearen egoitzan (Pelletier karrika, 11), Madagaskarreko "Aide aux enfants malgaches" gobernuz kanpoko erakundearen alde gaualdia antolatua da. Arrats horretan artista andana batek parte hartuko du, musika, olerkia, dantza eta kantua nahas-mahas segitzen ahalko dira. Jateko eta edateko izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Irakur klubaren gomita
BTZ irakur kluba hilabetero mediatekan biltzen da. Aldi huntan hitzordua martxoaren 16rako emana da (14:30). Parte hartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri den liburu batekin etortzea, besteak entzuteko ere hitzorduak balio du.
Euskarazko antzerki ikastaldia
Martxoaren 16an eta 17an euskarazko antzerki ikastaldia iraganen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016