Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a

Nostalgia ez da salgai

Urriaren 28an (10:30) mediatekan, Xan Idiart idazlearekin, Nostalgia ez da salgai (Maiatz) ipuin bildumaren inguruan solastatzen ahalko da. Bigarren ipuin bilduma huntan zortzi obra biltzen ditu. Umorea, zenbait aldiz beltza, irudimen mugagabea eta kultura zabala agertzen ditu, euskara arin zehatzarekin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

I Muvriniren kontzertua

Korsikar talde ezagunak urriaren 23an (20:30), Gare du Midi aretoan kontzertua emanen du. "Più Forti" disko berriaren entzuteko parada. Hiru urte pasa dira aitzineko Portu in Core deitu diskoa agertu zutenetik. Korsikeraz kantatzen duen taldeak, betidanik ugartearen kultura defendatu du. Taldeak urrezko zortzi disko irabazi ditu eta bi "Victoires de la Musique" sari.

Txartelak erosteko, Interneten bidez sare desberdinenak aurki daiteke, "I Muvrini Biarritze" idatziz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Santa Maria eskolako ate idekitzea

2024ko sartzeari begira, Miarritzeko Santa Maria eskolak ate irekiak antolatzen ditu urriaren 14an, larunbatez (9:30-12:30).

Eskolak sekzio ttipitik CM2 maila arteko ikasleak errezibitzen ditu. Duela 20 urtetik hona, Sainte Marie eskolak euskarazko eta frantsesezko irakaskuntza elebiduna proposatzen du, ordutegi berean.

Ingelesaren irakaskuntza barne da ere, handienentzat indartua den sekzio proposamen batekin. Familiak irakasle eta irakasle ez diren langileekin biltzen ahalko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Irailaren 21a

Tailer irakurketa - Amerika Latinoko film festibala

Tailer irakurketa

Mintzalasai kari, irailaren 23an (10:30), Maddi Ane Txoperena bertsulari idazleak, mediatekan, idatz tailerra eskainiko du.


Amerika Latinoko film festibala

Irailaren 23tik 30a arte iraunen duen festibalean, Europa eta Amerika arteko bilgunea bilakatzen da. Film desberdinak, hiru konpetizio sailetan lehiatuko dira: fikzioa, dokumentala, film laburrak.

Literatura, musika eta eztabaidak ere antolatuak dira,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a

Maitaldia

Irailaren 7tik 17a arte iraunen du, Maitaldiaren 33. edizioan 250 bat artistek parte hartuko dute, 93 hitzordu desberdin proposatuak dira. Thierry Malandain zuzendari artistikoak aurkezpenean zioen

"Maitaldia, bere maitasun, egun batez, behar bada, gizaldia beti kalapitan aritzea geldiaraziko duen ororen gaineko hitz eta ontasuna, dantzekin batera, itzuliko zaigu, bihotzak, hotzenak barne, artea, plazera eta zoriontasunaren lurraldeetara eramaiteko etengabeko asmoz. Hemendik eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 27a

Festilasai - Gauazko uda

Festilasai

Festilasairen 17. edizioa, agorrilaren 4tik 6ra arte iraganen da, Iraty gunea. Aurten ere programa aberatsa eta anitza proposatua da. Antolatzaileek egitura kulturaletik harat, ekologiaren eta hondakinen kudeaketan lan bat eramana dute, ''Flocon à la vague'' eta ''Tree6clope'' elkarteekin eta Bil Ta Garbi sindikatuarekin partaidetzan. Bestalde proposatuak diren janariak eta edariak tokiko ekoizpenak izanen dira.

Festilasaik bere lurraldeko kultura...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016