Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Olentzero
Abenduaren 18an Santa Eugenia plazan hitzordua emana da (16:30), hortik abiatuko baita Olentzeroren desfilea. Aitzin kantu eta dantzak izanen dira, haurrentzat goxokiak eta argi linterna banaketa, abiatu aitzin arno eta xokolate beroa izanen da. Portu Zaharreko plazan Olentzerori ongietorria eginen zaio (18:00) eta denek elkarrekin Clemenceau plazan kantuz eta dantzan eguna bururatuko dute (19:00).
Erakusketa
"Pier...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Libe Goñik Har ezazu 3 minutu zuretako idatzi liburua da, azaroaren 19an Mediatekan izanen da (10:30). Nola zabaldu gure 5 zentzuak ariketa erraz batzuekin? Gure kemena nola indartu eta osasuna hobetu? Hori dena gure buruari egunean 3 minutu eskainiz lor dezakegula azalduko du.
Euskaraz, bapateko itzulpenarekin.
...Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Euskal Kultur Erakundearen eta Euskal Elkargoarekin partaidetzan, Malandain konpainiak 6. aldikoz "Euskal Hitzordua" ekimena antolatzen du. Azaroaren 7tik 13ra iraunen duen gertakariak euskal dantza molde guzietan omendu nahi du, errepetizioak publikoan, tailerrak, erakusketa eta eskola emanaldiak eskainiz. Haurrentzat eta burasoentzat beste gertakari desberdinak antolatuak dira, hitzordu nagusien aipamena dugu eginen.
Bilaka kolektiboak "Mitologia Txikiak" sorkuntza...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Herri Soinuk ekitaldi desberdinak antolatzen ditu, horietan ezagunak diren Hartzaro eta Herri Uzta festibalak, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen, ondarearen eta sorkuntzen inguruan. Urriaren 7an eta 8an bi hitzordu proposatzen ditu. Aurtengo ekitaldian leku berezia emana izanen da Koldo Zabala dantzari famatuari, 2014an zendua.
Urriaren 6an, Koliseoko antzokian (20:00), "Koldo Zabalaren bizia eta obra"...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a
Latinoamerikako festibalaren 31. edizioa, astelehen huntan irailaren 26an hasi da, urriaren 2an bururatzeko. Festibala Europa eta Latinoamerikaren arteko topagunea eta elkartrukea da. Hiru zinema lehiaketak, fikzioa, dokumentala eta laburmetraiak, sorkuntza zinematografiko garaikidea argitan ezartzen du.
Literaturak, musikak eta eztabaidek lekua ukanen dute, bai eta ere gastronomiak eta eskulanak, Kasinon "Herria" deitu gunean. Gau guziz kontzertuak kitorik entzungai izanen dira....
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Irailaren 17an, larunbata, gaueko ibilaldia proposatua da, ekimen hori Jean-Louis Menochet gidak kudeatuko du. Versant antzerki taldeko 3 jokalari, Malandain Balleteko 2 dantzari, Maria Mendizabal sopranoa, Oldarra korua eta Maritzuli konpainia hor izanen dira. Hitzordua Bellevue aitzinean emana da (20:30). Euria balitz biharamunera pusatua litzateke.
Bestalde, bisita-gidariek publikoari ongi etorria emanen diote: Museo Historikora, Asiatiko Museora, Kapera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016