Gure Hitza | 2020eko Martxoaren 19a

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea lan joria da, eta kasu egin behar bildu ondoan beroak andeatzera utzi gabe. Halere, Itsasuko gerezia mozkin gehigarri gisa ikusia da gaurko ekoizleen ganik, eta hala izanen ditaike ondo berriak landatzen hasiko diren laborarientzat. Hori bilatzen dute Itsasuko gereziaren berezitasunekin sormarka baten ardiesteari lotuak diren Xapata elkarteko arduradun jakile deliberatuek. Nahi lukete Lapurdiko eta Baxenabarreko herri anitzetara hedatu gereziaren eremua. Funtsean, mendiz Itsasu hunkitzen duen Baztango ibarrean ere gerezitzeek uzta eman dezakete; bidenabar aterabide bat izanez ohiko laborantza moldearen aldean. Edozoin gisaz, laborantzarako landu lur aberatsenetan ere gerezi ondoek ez dute traba izpirik egiten. Aldiz, aziendako itzala eta zuhaitz hostodunaren onurak estimagarriak dira. Urte gehienez igali gozoenak emaiteaz gain, gerezi loreak olerki edo poesia iturri ere izan ditaizke. Behin, Eñaut Etxamendiri sortu zioten doinu hunkigarrian bi bozetan abesteko gisako amodiozko kantu eder baten goiargia. Hain segur, 1963an Itsasuko lehen aberri egunaren karietara. Lehenbiziko bertsuak hauxe dio: “Neska lerden begi eder batek primaderaren hastean, mutil gazte bat maitatu zuen jaz aberri egunean; gerezi lore oso eztiak xuri xuri zirenean, xuri xuriak baitziren eta hartu zuen bihotzean”. Kantuaren arabera, mutikoa epe batentzat neska bizi zen herritik urrundu beharra zen, bainan ez zukeen andereñoa itxaropenik gabe utzi nahi. Berriz ere gerezi loreak gogoan, huna laugarren bertsuan kantuaren bururapen ederra: "Ez nigar egin, ene maitea, jinen naiz negu ondoan, gereziak berriz loratzean Euskal Herri bazterretan; txistu dantzetan egun berri bat izar petik agertzean, izarren petik sortzean eta Euskadi libro denean”.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016