Euskal diaspora | 2020eko Martxoaren 19a

Elkoko artzainen besta eta munduko euskal etxeen ekintzak bertan behera

Joseba Etxarri

Elkoko%20artzainen%20besta%20eta%20munduko%20euskal%20etxeen%20ekintzak%20bertan%20behera

ELKO, NEVADA. Euskal besta ederra egin zuten joan den asteburuan Elkon: ebiakoitzean "Sheepherder’s Ball" besta eta dantzaldia; eta igandean Mus Txapelketa, guzia Elkoko Euskal Etxearen egoitzan. Hain segur ondarreko bestetarik izanen da zenbait astehilabetetan, koronabirusa dela-eta neurri zorrotzagoak ari baitira hartzen aste huntan Estatu Batuetan, beti lekuaren eta estatuaren arabera, Kalifornian gogorrago, konparazio, Nevadan baino, baina guzietan azkartzen. Gogoratu iragan larunbatean ere zela egitekoa San Frantziskon NABOren Omenaldia Estatu Batuetako Euskal Bertsolarier, baina ondarrean bertan behera utzi zutela, osagarri-alarmaren karietara. Elkoaldean ez da oraino koronabirus kasurik atxeman, eta euskaldunek hitzorduarekin aitzina egitea deliberatu zuten; eta goxoki pasatu zuten, dantzaldiko musika Jean Flesher buru duen Amerikanuak taldeak ezarririk; afaria Biltoki ohiko Ramon Zugazaga gernikarrak prestaturik; eta etekinak eri den Euskal Etxeko Mike Biers eta bere familiarendako izanik. Igandean, mus txapeldunak Mayie eta Etienne Amestoy izan ziren, eta bigarren Jean-Jules Flesher eta Josette Iribarne Lazcano. Zorionak! KORONABIRUSA. Ba, ezinbestekoa da txoko huntan ere koronabirusaz mintzatzea, emeki emeki mundu osoko eta herrialde guzietako euskal etxeak bertan behera uzten joan baitira heien aktibitateak segurtasunagatik eta osasuna babesteko neurri gisa. Tantaka honela joan dira egiten, konparazio, Chinoko Euskal Etxekoak, Renoko Euskal Liburutegikoak, Boiseko Euskal Museokoak... Leku batzuetan hautetsi eta agintedunek ez dute guziz behartu hestera (oraino eta lerro hauek idazteko mementuan bederen), horietan ekitaldiak izan direlarik lehenak ezabatzen, baina hain segur denbora kontua besterik ez dela eraikinak ere zinez hestea. Londresko Euskal Etxetik adierazi digute berriz abisua eman arte ez direla bilduko; Australiako Sydneykoak bertan behera utzi dituzten heien aktibitate osoak; Nevadako Gardnervillen, bertan behera utzi dute heien Mus Txapelketa handia, Estatu Batuetako handiena dena hain segur. Gauza bera Txileko Santiagon; Paueko Lagunt eta Maitakoak ere hala abisatu dute; Pariseko Euskal Etxeak ere zenbait kontzertu eta Euskal Etxeko Urteko Besta ere kantzelatu du; eta ber gauza Bordaleko Euskal Etxeak. Madrilen ere, liburu aurkezpenak, tailer eta eskolak, mendi irteerak eta gaineratikoak utzi eta eraikina klausuratu dute. Eta halaxe Macachinen, Saladillon, San Nicolasen, Mendozan... Mexikoko Euskal Etxeak ber gauza... Lerro hauek finitzen ari nintzela jakin dut HERRIA ere hain segur, ez dela plazaratuko heldu diren bi asteetan bederen. Ene agiantza zintzoenak gu guzier. Ea egoera hunek gogoeta egiteko balio digun, zerbait ikasteko eta azkarrago ateratzeko. Besarkada tinki bat, irakurle, eta gero arte! Beti aitzina, beti goiti!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016