Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Dagoeneko 521 kasu eta 19 hil Erkidegoan

Dagoeneko 19 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez Euskal Herrian. Guzira, 521 kasu antzeman dituzte, ostiralean zenbatutakoak baino 104 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoan birusak izaten ari duen bilakaeraren azken datuak jakitera eman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. 222 pertsona ospitalean dira EAEn. Gipuzkoan 46 kutsatu (16 ospitaleratu) antzeman dituzte, Bizkaian 115 (53 ospitaleratu) eta Araban 360 (153 ospitaleratu). Nafarroan 183 dira kutsatuak dagoeneko, 34 pertsona daude ospitaleratuak, horietako 4 Zainketa Intentsiboen Unitatean eta bi kutsatu sendatuak dira, eri gehienak etxean daude, eta bertan ari zaizkie jarraipena egiten.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/03/19

Koronabirusa: erretiroa berriki hartu duten medikuei deia

Ibilbide profesional luzeko eta esperientzia handiko medikuak osasun-zerbitzuetan berriro lanean hasteko aukera ari da aztertzen Jaurlaritza. Josu Erkoreka bozeramaileak zehaztu duenez, neurri hori “krisiak indarrean jarraitzen duen bitartean” egon litzateke ezarria: “Gaitasun osoa duten langileak dira, prestakuntza ezin hobea dute, esperientzia handikoak dira, eta erantzuna emateko prest egon liteke”, adierazi du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/03/19

Koronabirusa eta kirola

Kirol hitzordu gehienak gibelatuak dira hegoaldean: hala nola pilotan txapelketa nagusiko neurketak. Halaber futbol, saskibaloi eta eskubaloiko amateur maileko neurketak. Errege kopako finala Errealak eta Bilbo Athetikek, apirilaren 18an jokatu behar zutena, gibelatua izan da eta noiz jokatuko den ez da finkatua bainan maiatzaren azken astea aipatzen da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/03/19

Edozein terrorismo ekintza ez gaitzestea "onartezina" dela adierazi du Urkulluk

Eusko Jaurlaritzak elkarretaratzea antolatu du Gasteizko Florida parkean, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta. “Gizartea eta biktimak elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz” lelopean Iñigo Urkullu lehendakariak deklaratu du, “hiltzea gaizki egon zela”, eta gizartearentzat, "onartezina" dela "terrorismoak iraganean edozein siglarekin egindako hilketen eta giza eskubideen urraketen bidegabekeria ez aitortzea, bereziki ETAk egindakoak", adierazi du. "Iraganeko indarkeriaren aurrean, isiltasun akritikoa da indarkeria ulertzeko, justifikatzeko edo legitimatzeko mezua salatu du. Aitzineko urtetan bezala, EH Bilduk ez du parte hartu (EAk parte hartu arren), aukeratutako esloganak "baztertu" egiten duela uste baitu.

Irakurri segida

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016