Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 19a

Irudi zaharrak berriz bildu

Irudi%20zaharrak%20berriz%20bildu

"Gure irudi galduak" proiektuak Ipar Euskal Herriko film amaturren berreskuratzeko eta zalbatzeko helburua du. Ekimen hau Gastibeltza film produkzio etxeak du abiatu, joan den udan Ynchausti familian 190 bobina atzemanak izan ziren, Donostiako Filmategira eraman zituzten eta numerizatu. Josu Martinez ikerlariak jakin zuen Uztaritzeko Intxausti- Baitha etxean, familiak zenbait film ezezagun bazituela. Horietan 24 komertzial filmak baldin badira, beste guziak Manuel Ynchausti eta Antonio- Maria eta Anna bere haurrekin egin dokumentalak dira. Manuel Ynchaustiren “Eusko Ikusgayak”, 20. hamarkadan ekoiztu dokumental etnografoa ezaguna zen. Gastibeltza Filmak, euskal zinema garatzeko asmoz sortu egitura izanez, dei bat zabaltzen du, 1990eko hamarkada baino lehenagoko film edo bideo zaharrak eskuratzeko. Hauen xedea da film horien numerizatzea, bobinak Euskadiko Filmategian baldintza optimoetan kontserbatu ahal izaiteko gisan. Irudien jabea beti izaiteko aukera atxikiko dute gainera, haien erabiltzeko baldintzak eta mugak ezarriz. Gastibeltzarekin batean, partaide dira proiektu huntan: Kanaldude, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondare Saila, Euskal Herriko Unibertsitateko NOR ikerketa taldea, Elias Querejeta Zine Eskola eta Euskadiko Filmategia. Gastibeltzako arduradunek zioten bezala: “Zinemarik gabeko herri bat, argazki-albumik gabeko familia baten gisakoa litzateke. Euskaldunek ez dugu zinema-industria handirik ukan. Baina aberatsak gira film amaturretan. Usu, ganerretan atxikitzen ditugu ahantzirik, ohartu gabe biziki galkorrak direla”. Orain bakoitzari begiratzea ea armairu zoko batean baduen lehengo film edo bideo zahar bat, hala balitz igorri info@ gastibeltza.eus helbidera interesatua zirela edo deitu 07 49 22 44 02.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/03/19

SORGIN AUZIA DONAPALEUN – 2020

Gotaineko Xirularen jabea - Mixel ETXEKOPAR

Otsail hontan auzi eguna zen Donapaleun. Akusatua zen emazte sorgin zuberotarra. Akusazioak ez ziren eskas: "Buhameak defenditzen ditu bere burua hantzeko", "Ziminoa gorago eta ipurdia agerianago", "Xuri. Paternalista. Eta unibertsalismo frantses kolonialista. Gauchista berantiarra", "Buhameak biktimizatzen ditu bere teoriekin". Prokuradoreak gazte ziren, euskaldunak. Auzia plaza erditan zen, Amikuzeko ikuslegoa ederra bildu zen. Libertimendua zen, eta bazen libertitzekoa. Emaztea zen akusatua, izendatua, Nicole Lougarot, gure eskualdeko historia ikertzen duena. Gure historiaren pasarte itzaltsu batzuk, tabu batzuk ere erran nezake, zeren Euskal Herriko Buhame/jitoen historiari bideratzen baititu bere ikerketak, bai eta haien presentziari gure ihaute eta maskarada guzietan. Eta hortan da koska. Aski zen entzutea "Izpura" edo "buhame" hitza bertsu batean ikuslegoaren irria zabaltzeko. Izpura delarik Nafarroa Behereko herria, zeintan buhame komunitatea bizi baita, eta ez o...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/03/19

Bazterrak kexu

Agnès Esponde

Zonbeit irudi eta berri entzun eta ekialdetik, durduzatua egon niz bai eta ere trixtatua. Berrikitan, Erdogan Turkiako presidenteak ideki ditu ateak tokian berean atxikitzen zituen migranteeri bai eta ere egunero Siriatik heldu zireneri erranez Europak eskuak zabaltzen zituela eta lasai uzten zituela libro. Beraz, ehunka jendek bidea hartu dute oinez Greziako mugaraino eta hor polizak ez ditu pasatzerat utzi eta oroz gainetik armak eskuan zonbait tiro ere igorri, gaixoak kolpatuz!! Itsasoan ere, bere txalupa puzgarria tristekin, eskuin muturreko greziar gizonek, makila ukaldika jo dituzte, hor bazirela, haur ttipi, emazte haur behardun eta beste!! Ezin onetsia holako basakeriak Europan berean. Gobernuak begiak zerratzen zituela. Galdea egin du Europako buruzagier eta berehala jin dira galdeginez Greziari Europako mugak zaintzeko diru laguntza ekarriz, gure presidentea ere ados. Azken bozketan eskuinak, “Nouvelle Democratie” deitzen denak irabazi ditu h...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/03/19

Janari erreserbak

Janari%20erreserbak
Koronabirusa dela eta, janari ekoizle batzuen mezuak segiarazten dizkitzuegu. Idokiren mezua Salmenta zuzena eta bereziki eskoletako jantokiak eta tokiko jatetxekin lan egiten duten Ipar Euskal Herriko laborariak bizi duten egoerarengatik kaltetuak dira. Frigoak beteak zituzten jatetxeek ateak hetsi dituzte, egunetik biharamunerat bezero guziak galduz. Oroz bat etxean egoiteko manua ukaitearekin, salmenta zuzena egiten duten laborariak ere kaltetuak izanen dira, etxetik saltzen edo merkatuetan ibiltzen direnak. Hainbat etxe-ekoizleak ekoizpen freskoak ezin salduz dira: barazki, arroltze, esnekiak, haragiak. Elkartasun dei bat luzatzen dute, salmenta arrazoak dituzten bertako laborarien sustenguz. Axuria kooperatibaren mezua Gobernuak hartutako erabakiek Axuria kooperatiba egoera konplikatu batean ezartzen du. Eskola eta jatetxeen zerratzeak eragin azkarra du gure aktibitaterengan. Hozgailuetan dugun haragia joanarazteko eta deus ez botatzeko, eska...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/03/19

Haziak Loratzen Zapatagintza Hazparnen

Haziak%20Loratzen%20Zapatagintza%20Hazparnen
Erran zahar batek dio urtxintxa bat joaiten ahal zela, arbolaz arbola, Hazparnetik Baionara, lurra hunkitu gabe! Egia da Hazparne oihanez inguratua zela; 19. mendean 2.600 hektara oihan baziren. Oihan hortan ametza haritzak ziren nagusi. Bestalde, Urtsuia mendiari esker ur anitz bazen eta laborari gehienak hazkuntzan ari ziren. 18. mendean ura, hazkuntza eta ametzari esker, aktibitate berriak sortu ziren: oihalgintza, larrupelatze, eiherazaintza. 19. mende hastapenean, hazpandarrak hasi ziren tanerietako larruak erabiltzen zapatak egiteko. 1831n, 51 taneria baziren Hazparnen, taner lana egiteko tresneria gutti behar zelako: 2 zilo eta aska bat larruak trenpan atxikitzeko eta esku tresna gutti eta sinple batzuk. 1851n, 5726 biztanle zirelarik, 1545 pertsona (860 gizon eta 685 emazte) ari ziren larrugintzan. Orduan, zapatagintza lana etxeetan egiten zen. 19. mendearen bukaeran Hazparneko zapatak saltzen ziren Bordalen, Tolosan, Ipar Afrikan eta bereziki Ar...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/03/19

Itsas bazterretik : "Sare sozialak" 5.eko ikasleei aipagai

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik%20:%20Sare%20sozialak%205.eko%20ikasleei%20aipagai
Otsailaren 17 eta 20an, astelehen eta ostegunez, Andrea Aranguren komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleekin "sare sozialei" buruzko mintzaldi bat animatzeko, ordu batez gelaka, lau aldiz. Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a logeletan uzten duten, zenbat "story" igortzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, “snapchaten” erabilpena, “youtuben” jarraitzen dutenek, ordutegi muga bat dutenez eta beste.... eskatua izan zaie. Ondotik, bospasei egoera aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu. Solasa denboran, egoera bakoi tzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte: baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, dezepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaketen pentsatzen aritu izan dira: heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errez, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko s...

Irakurri segida

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016