Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Martxoaren 19a

Aiherra

Herriko bozak: emaitzak sorpresarik gabe Joan den igandeko herriko bozetan ez da duela 6 urteko lur ikara erreberritu, aldi huntan eta aspaldiko partez zerrenda bakarra aurkeztu baita gure herrian, erreberritua, jaun auzapezarena. Gainerat koronabirusa delakoaren presentzia bitxiaren ondorioa izan da, herritar guziek gomendio bereziak ukan dituztela igandean bozkatzeko, segurtasun neurri bereziak praktikaraziz bozka ematean. Horrengatik ditaike menturaz abstenzioa usaian baino handiagoa izan ere. Sorpresarik gabe, 15 hautetsigaiak, denak airez-aire hautatuak izan dira. Emaitzak hauek dira: Bozkatzen ahal zutenak: 840. Bozkatu dutenak: 492. Bali ez diren bozak: 38 eta 30 xuri. Elgarrekin Segi zerrenda osoak 424 boz. Parte hartzea %58,57koa izan da, duela 6 urte %88,85ekoa izan zelarik. Herriko kontseilu berria 8 gizon eta 7 emazteek osatzen dute, orain artinoko 7 hautetsieri 8 kontseilari berri juntatuz. Herriko kontseilu berria, hauek osatzen dute: Arño Gastambide, Maite Oxarango, Anne-Marie Darguy, Karine Perez, Sabine Etcheverry, Chantal Etchevertz, Virginie Sabaloue, Kattalin Duhalde, Frédéric Hernandez, Ramuntxo Oteiza, Hervé Parachou, Patrick Barneche, Samuel Biscay, Koxe Barbier, Philippe Mongabure. Muslari gazteak eta andereak: 2 pare eta beste 3 sailkatu Gazteen eta emazteen lehen haitadak berriki Hazparneko Hordago ostatuan iraganik 2 emazte pare sailkatu dira Erramu eguneko Amorotzen Darritchon ostatuan arizan beharrak dira, 21 urtez petikako txapelketaren kari. Hauek dira, Dacruz Vanessa/Doyhénart Vanessa eta Christy Maialen/Uhart Jenofa. Gazteen aldetik, hiru gazte pare Erramu bezperako sailkatu dira, apirilaren 4an, Lekorneko Etchebarne ostatuan ariko dira. Biba zuek eta segi aitzina! Berotzeko egurra Parachou garajaren parean metatua den berotzeko egurraz interesatua denak, urririk ukan dezake. Honen hartzeko, galdatua da martxoaren 23an, astelehenean jitea behar den materialarekin. Xehetasunentzat, harremanetan sartu behar da Lascano jaunari deituz: 06.08.00.40.80 Orotarik - Koronabirus eritasunak sortu egoera bereziarengatik, joan den larunbat arratsean izan behar zen bertsu afaria ezeztatu zuten antolatzaileek, Erberuko ikastolako burasoek. - Irulegiko Irratiaren alde etxezetxe ibili diren gazteek, eta joan den igandean bozen kari Herriko Etxean mahai bat atxiki zutenek, herritarrak eskertzen dituzte ekarri laguntzagatik. Bestalde, zuen artean batzuk baldin badira Irulegi Irratia lagundu nahi dutenak, beren emaitza Herriko Etxeko idazkariari uzten ahal dute. - Joan den igandean, Abarratia pilota batasunak bozen kari biskotxak saldu baitzituzten, herritarrak eskertzen dituzte
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016