Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Martxoaren 19a

Baigorri

Herriko bozak Aldi huntan, bozketarentzat gauzak xinpleak ginituen: hautagai zerrenda bat ginuen bakarrik “Aitzina Baigorri” eta jendetza ikusiz, legeak behartzen gintuen zerrenda osoa bozkatzera. Beraz, hauek izan dira gure herriko emaitzak. Bozkatzaleen zerrendan: 1325; bozkatu dutenak: 678 (%51,17); bali: 538; baliogabe: 109 eta xuri: 31. Kontseilari ditugu beraz, Antton Curutcharry, Marie-Agnes Haristoy, Jean-Michel Coscarat, Bernadette Mousques, Daniel Ithurburua, Isabelle Arangoits, Frantxoa Mocho, Maddalen Dupuy, Betti Bidart, Sandrine Mercapide, Betti Olçomendy, Annie Juantorena, Sébastien Clauzel, Hélène Deguiraud, Jean-Paul Bibes. Euskal Elkargorako: Antton Curutcharry eta ordezkari Marie-Agnes Haristoy. Kontseilari talde berria, auzapeza eta arduradun desberdinak lekuan eman ondoan lanari lotuko dira argitaratu egitarauaren arabera: 1) Abiatua zuten dinamika segitu. 2) Ekonomia saileko eragileeri eskaini laguntza indartu. 3) Trantsizio ekologiko eta energetikoan sartu. 4) Lurraldeko eragile desberdinekin bat egin. 5) Elkartasunaren dimentsio guziak kondutan hartu. Lan ona egitea opatzen diotegu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016