Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Martxoaren 19a

Bidarrai

Herriko bozak – Lehen itzulian berean trenkatu dira gure herrian. Bozkazale kopuru handiak bozkatu du. 583etatik 484ek eman dute beren boza, horietan baziren 4 xuri eta 7 baliorik gabekoak. Bozen kondaketa luze joan da igande arratsean (lau oren eta laurden). Ororen buru, “Segi Bidarrai!” listako guziak pasatu dira: Jean-Michel Anchordoquy 307, Aña-Mari Sabarots 307, Paxkal Ibarrola 298, Ramuntxo Orhategaray 284, Monique Oxoby 283, Jean-Pierre Marisco 283, Suzanne Cedarry 280, Nathalie Inçaurgarat 280, Jean-Pierre Bidondo 280, Beñat Ondicol 276, Antton Seychal 274, Peio Urrizaga 268, Brigitte Crouzat 264, Bernadette Etcheverry 261, Lidya Arrossa 257. Lista huntako hautagai guziak hautetsiak izan dira. “Herriarentzat” zerrendakoen emaitzak: Patrick Ibarrola 214, Jean-Léon Olhagaray 209, Jean-Marie Castanchoa 207, Peio Etchegaray 201, Dominique Mocho 201, Maider Oronos 194, Ramuntxo Urruty 190, Raymond Castanchoa 189, Nathalie Heguy 183, Mixel Oronos 180, Jean-Léon Etchegaray 178, Jean-Michel Allot 177, Eric Papet 171, Neide Ferreira 165, Jacques de Labrusse 157. Mus – Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen duen xapelketaren finala joan den larunbatean jokatu beharra zen Hego Euskal Herriko Gopegi herrian, Araban, han beharrak ginituela Peio Urrizaga eta Jean-Pierre Bidondo herritarrak. Bainan koronabirusaren izurriteak bertzela erabaki du, finala gibelatua izan da. Antolatzaileen arabera, menturaz maiatzean jokatuko da... edo berantago.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016