Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2020eko Martxoaren 19a

Amikuze

Orrialde berri baten hasiera Donapaleun! Anitzek espero zuten bezala, donapaleutarrek aldaketa baten alde bozkatu dute. Charles Massondok eraman zerrendak irabazi du %63,3 eginez. Herriko kontseiluan, 19 aulkietarik 16 bere zerrendakoak izanen dira. Barthélemy Aguerrek galdu du. Bere zerrendak 3 aulki lortu ditu. Azken aste hauetan aldaketaren nahia senditzen zen Donapaleuko karriketan. Joan den ostegunean, Airetik gela bete betea zen Massondoren zerrendaren entzuteko. Ekipa berri eta kalitateko batek aurkeztu ditu bere egitasmoak. Herritarretarik hurbil nahi duen ekipa bat. Entzunak izan dira. Barthélemy Aguerrek oraiko auzapezaren segida hartu nahi zuen bainan herritarrek ez dakote ahal hori eman. Orain arte poderean zirenek, Amikuzeko lurraldea, Euskal Herritik aparte atxiki nahi izan dute. 2016an, Euskal Elkargoa sortzeko punduan zelarik, Donapaleuko herriak kontra bozkatu zuen Amikuzeko beste zonbait herrik bezala. Jean-Jacques Loustaudaudine eta Barthélemy Aguerrek beren ahalak egin zituzten instituzio horren trabatzeko bainan alferrik! Ez zuten eta ez dute oraino senditu haizea sentsu horri buruz ari zela. Massondok abertzaleekin bateratuz hori ulertu du eta irabazi. Aldaketaren tenorea jina zen. Orrialde bat itzultzen da Donapaleun eta orokorki Amikuze osoan. Donapaleuko emaitzek, beren eragina ukanen dute seguraski Amikuzen. Herri Elkargoko ordezkaritzak aldaketa batzuk ezagutuko ditu eta Amikuzek Herri Elkargoarekin ukanen dituen harremak beste modu batekoak izan behar laizke. Gabadin eta Amenduzen ere bi zerrenda! Amenduze-Unason, bi zerrenda ziren. Auzapezaren zerrendatik ez da nehor pasatu eta bestetik zazpi! Bigarren itzuli bat izanen da azken lauen hautatzeko. Jadanik, Arnaud Mandagarran, orainko auzapezak, bere parioa galdua du eta seguraski Jean- Marc Trenthomas, bere pareko zerrendak eskuratu behar lituzke herriko giltzak. Gabadin ere bi zerrenda ziren. Jean-Louis Prébende, orainko auzapezaren zerrenda osoki pasatu da. Mehainen, auzapez berri baten mentura Mehainen, 14 hautagai ziren zerrenda berean 11 aulkirendako. Jean Pierre Delgue, orainko auzapeza bera ez da pasatu. Auzapez berri bat hautatu beharko dute. Amikuzeko beste 23 herrietan, hautetsi guziak hautatuak Herri horietan zerrenda bat bakarrik izanez, denak lehen itzulian iragan dira. 18 herrietan orainko auzapezak ziren zerrendaburu. Huna herri horiek eta zerrenda buruak nor diren: Aiziritze-Gamue- Zohazti (Chantal Erguy); Amorotze-Zokotze (Arnaud Abbadie); Arberatze-Zilhekoa (Sauveur Bacho); Arboti-Zohota (Eric Narbais- Jaureguy); Arrüe-Ithorrotze- Olhaibi (Michel Sicre); Arrueta- Sarrikota (Christian Guillemin); Behaskane-Laphizketa (Gabriel Belleau); Behauze (Didier Irigoin); Bithiriña (Gilbert Dublanc); Domintxaine-Berroeta (Sauveur Urrutiaguer); Etxarri (Beñat Casabonne); Garrüze (Gérard Bidegain); Ilharre (Etienne Etchart); Labetze-Bizkai (Jean-François Anglade); Larribarre-Sorhapuru (Daniel Heuguerot); Lohitzüne- Oihergi (Marie-Agnès Chapar); Lüküze-Altzumarta (Patrick Bizos); Martxueta (Joseph Paris); Oragarre (Pascal Dantiacq); Ozeraiñe-Erribareita (Arnaud Fontaine); Ostankoa (Jean-Marc Bonzon, orainko auzapeza); Pagola (Pierre Etcheber); Uharte Hiri (Laurent Ithurbide) Amikuzen hiru hautetsietarik, emazte bat! Parekotasunaren aldetik, bi emazte bakarrik izanen dira auzapez Amikuzen (Aiziritzen eta Lohitzunen). Hautetsi guziak hartuz, %65 gizonak dira eta %35 emazteak. Parekotasunaren bidea luzea da!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016