Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2020eko Martxoaren 19a

Ortzaize

Herriko bozak Herriko bozak iragan dira igandean eta huna emaitzak: Zerrendan: 716 hautesle, bozkatzale 593 (%82,82); baliorik gabe edo xuri: 5; kondudan hartuak 588; gehiengoa pasatzeko 295 boz behar ziren. “Ausartu”, Jean-Marc Oçafrainen zerrendakoek bildu dituzte 345 boz gehienik eta 297 gutienik, denak lehen itzulian pasatzen dira (%58,67 eta %50,51) “Herriaren defentsarako”, Martin Elgue auzapezak aurkezten zuen zerrendak bildu ditu 289 boz gehienik eta 229 boz gutienik, hauek denak kanpo gelditzen dira (%49,15 eta %38,94). “Ausartu” zerrendakoen lema zen ausartatu behar zela aldaketarentzat eta ortzaiztar bozkatzaleek hau sartu dute osoki. Ondoko egunetan izendatuko da nor izanen den auzapeza bai eta ere Euskal Elkargoaren ordezkaria.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016