Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 13a
Yaltan, Churchill eta Rooseveltek sobietarren eskaera guziak onartu zituztela eta Stalinen gezurrak sinetsi zituztela usu errana izan da. Baina "mito bat da" Andrew Roberts historialariaren arabera. Errealitatea (usu bezala!) "biziki konplexuago eta sotilagoa" zen, "akordio finalaren elementu bakoitzak beste guziak hunkitzen" baitzituen.
Stalinen...
Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 06a
Duela 80 urte, 1945eko otsailaren 4tik 11ra, "Hiru Handiak", Roosevelt, Estatu Batuentzat, Stalin, Sobietar Batasunarentzat, eta Churchill, Erresuma Batuarentzat, Krimeako itsasbazterreko bainu oporleku batean, Yalta deitua, elkartu ziren gerlaren ondoko mundua antolatzeko.
Sobietarrak indarra ematen duen egoeran
Yaltako konferentzia gerla denborako konferentzia handiena izan...
Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 27a
1944ko lehen hilabeteetan, deuseztatze kanpamenduak deseginak izan ziren salbu Birkenaukoa, non deuseztatzea segitu zen 1944ko azaroa arte. 1944ko maiatzaren 15etik uztailaren 9ra, 440.000 judu, gehienak hungariarrak, Auschwitz-Birkenaura deportatuak izan ziren eta gasez itoak.
"Heriotzaren ibilaldia"
Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 20a
1942ko udan, gero eta judu gehiago deportatu ziren Auschwitz-Birkenaura (Vel d'Hiv-eko sarekada memento horretan gertatu zen). Birkenaun, SSek bigarren gas ganbara baten eraikitzea erabaki zuten, beste etxalde batean. Gainera, tifus epidemiaren ondotik, SSek Erfurt-eko "J.A. Topf et Fils" enpresari lau krematorium (gas ganbarekin, arropak kentzeko gela eta "labe" zenbait) eraikitzea manatu zuten, eta 1943ko ekainerako eginak izan ziren.
Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 13a
1942tik goiti, arrastatuak eta deportatuak zirenak, gehienik juduak, Auschwitz-Birkenaura trenez garraiatuak ziren, baldintza izugarri gogorretan, merkantzia eta kabala bagoietan, Frantziatik hiru egunez eta gauez. Auschwitzeko merkantzia geltokira heltzen ziren eta Birkenauko bunker n°I-era eramaten.
Hautespen makabroa
Trenetik jalgitzen zirelarik, deportatuek haien gauza...
Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 06a
Duela 80 urte, 1945eko urtarrilaren 27an, Auschwitz-Birkenauko kanpamendua libratua izan zen. Sobietar soldaduek bizirik atera diren 7.000 deportatu bakarrik atzeman zituzten, hezur eta larru, gose hamikatuak, indarrik gabe, kasik bizirik gabe. Infernutik bizirik atera ziren.
Kontzentrazio kanpamenduaren eraikitzea
1940ko irailaren 27an, Heinrich Himmlerrek (SS-en nagusia)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016