Ba ote dakixu? | 2025eko Ekainaren 05a

Laborarien gerla (À‚'¼)

Duela bost ehun urte, Germaniar Inperio Sainduko lurraldeetan, jazarraldi handi bat altxatu zen. 1525ean, iraultza baten itxura hartu zuen, oldartu ziren ehunka eta milaka laborari, baina ere hiri zenbaitetako langileak, funtsezko kanbiamenak gizartearen eta botereen antolakuntzan eskatu baitzituzten. Usu, iraultza hitza kausitu duten jazarraldientzat erabilia dela erraiten da. Horregatik, "Laborarien gerla" ez da hola deitua izan, gogorki zapaldua izan baitzen, baina dudarik gabe iraultza baten

Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 29a

Liberazioaren biharamunak Ipar Euskal Herrian (3/3)

Iparraldean, Courrier de Bayonne kazeta "garbiketaren" botza bilakatu zen. Arrastatuak ziren guziak erresalburik gabe kondenatzen zituen, jujamendurik igurikatu gabe. Alemaniarren abiatzeak haserrea askatu zuen.

Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 22a

Liberazioaren biharamunak Ipar Euskal Herrian (2/3)

1945eko udaberrian, deportazioaren lehen lekukotasunak familietara heldu ziren, gutun bidez. Jean-Pierre Castaingts behaskandarrak, Larribarreko eskolako irakasle zena, bere familiari idatzi zuen, apirilaren 27an. Gerla denboran, erresistentzian sartu zen, lotura-agente gisa. Gutunak eta informazioak demarkazio mugan gaindi transmititzen zituen. Baina, 1943ko abenduaren 7an, Lyonen, non Brutus sarearentzat misio bat betetzen ari zen, Gestapoak atxilotu zuen.

Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 15a

Liberazioaren biharamunak Ipar Euskal Herrian (1/3)

Lehenik, eskerrak Mixel Esteban-i, nire lehen iturria gai horri buruz, bere liburua hain interesgarriarentzat (absolutuki leitu behar dena!), bigarren gerlari buruz Euskal Herrian ("Regards sur la Seconde Guerre Mondiale en Pays Basque", Elkar Histoire, 2007). 1944ko agorril bukaeran, Ipar Euskal Herri osoa libratua izan zen. Alemaniar tropa guziak hemendik abiatuak ziren, Reich-a defendatzeko. Euskaldunek Liberazioa ospatu zuten. Egun zoriontsuak izan ziren baina gerla, urrunago izanik ere, hil

Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 08a

Alemaniar kapitulazioa eta Aliatuen garaipena (5/5)

1945eko martxoaren 28an, anglo-amerikanoak lasaitzeko, Stalinek Einsenhowerri Berlinek "bere lehengo estrategiko garrantzia galdu" zuela eta, ondorioz, "bakarrik bigarren mailako indarrak" alemaniar hiriburuari buruz igorriko zituela idatzi zion. Gezur handia zen.

Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 01a

Alemaniar kapitulazioa eta Aliatuen garaipena (4/5)

Bere soldaduen akidura eta arazo logistikoengatik, Stalinek, otsail erditan, bi hilabeteko pausa erabaki zuen. Chtemenko jeneralaren arabera, "Berlini buruz ofentsibaren segitzea gelditzerik gabe ezinezkoa bilakatu zen". Orduan, Stalinek zuhurtziaz jokatzea hautatu zuen. Garaipena segura zen, orduan ez zen arriskurik hartu behar. Baina, pausa horrek ez zuen sobera iraun behar, mendebaldean anglo-amerikarrak gero eta lasterrago aitzinatzen ari baitziren.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016