Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 18a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (¾)

Japoniarren defentsa errabiatua eta Aliatuen garaipenen kostua ikusiz, Birmaniatik Okinawara, amerikar buruzagiak beldurtu ziren. Estatu Batuetako armadaren argibide zerbitzuak 500.000 soldaduk haien bizia galduko zutela japoniarren inbasioa eramana bazen kalkulatu zuen.

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 11a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (2/4)

1944ko bukaeran, Filipinetan egin zen gisan, amerikanoek, haien britainiar eta txinatar aliatuekin, Birmaniari buruz ofentsiba handi bat piztu zuten. Donbaik, abenduaren 23an, eta Akyab, urtarrilaren 4an, hartuak izan ziren. Japoniar tropak gibelera jo zuen Mandalay hiriraino, Birmaniako zentrora. 1945eko otsailean, Aliatuek ofentsiba berri bat piztu zuten, Irrawaddy erreka zeharkatu eta Meiktila, otsailaren 28an, eta Mandalay, martxoaren 20an, hartu. Rangoon-eko bidea idekia zen. Halere, japoni

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 04a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (¼)

Duela 80 urte, 1945eko irailaren 2an, USS Missouri itsasontzian, Tokioko arradan, Mac Arthur amerikar jeneralaren aitzinean Japoniar inperioak armak utzi zituen eta kapitulazioa sinatu, 2. mundu gerlari amaiera emanez. Europatik, usu pentsatzen dugu 2. mundu gerla 1945eko maiatzaren 8an bukatu zela, alemaniar kapitulazioarekin, baina hori bakarrik Europarentzat egia da, gerla segitu baitzen, hilabete zenbaitez oraino, Asian eta Pazifikoan.

Ba ote dakixu? | 2025eko Agorrilaren 07a

Opor ordainduen historia (3/3)

Benigno Caceres-ek erran bezala, “bidaiaren ideia, etxetik jalgitzea, (...) ez zen pentsatzen ere.” Baina, Fronte Popularrak “opor-ordaindu txartela” sorrarazi zuelarik, langileen pentsamoldea kanbiatu zen: “Bat-batean, lekuz aldatzearen ahala ukan dute. Zer egin duten? Haien “ametsetatik hurbiltzera” entseatu dira. Zein izan zitekeen Tolosan edo Lyonen bizi zen langile baten ametsa? Itsasoaren ikustera joatea.”

Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 31a

Opor ordainduen historia (2/3)

1936a, Frantziako historia sozialean egona den urtea da. Udaberrian, Fronte Popularrak Parlamentuko hauteskundeak irabazi zituen. Ezkerreko hiru alderdiak, erradikalak (zentrotik hurbilak zirenak), sozialistak eta komunistak, Fronte Popular koalizioan elkartu ziren. “Ogi, Bake, Libertate” lemapean, Fronte Popularraren programa moderatua zen. Faxismoari buru egitea eta demokrazia liberala defendatzea ziren helburu nagusiak. Baina, ezker alderdien batasunak eta garaipenak langileei esperantza hand

Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 24a

Opor ordainduen historia (1/3)

Uda heldu zaigu eta harekin batera oporrak. Claude Goguel INSEE-ko administratzaileak idatzi zuen bezala, 1967an, frantses langileentzat, “urtea bi denboraldi desberdinetan zatikatzen da: bakantzen igurikatzea eta bakantzak”. Udan, oporren hartzea naturala iduri zaigu egun (bidaiatuz edo ez) baina luzaz ez zen hola izan. XX. mende hastapena arte, aberatsek bakarrik (burgesek eta nobleek) denbora eta dirua bazuten bakantzetara joateko (Normandiako kostaldera partikularki). Bidaiatzea klase pribil


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016