Mundu zabalean | 2025eko Abenduaren 04a

Munduko armadentzat diru gehiago zergatik?

Defizit publikoak handitzen ari diren momentu berean, armaden azkartzeko eta arma berrien erosteko diru publiko gehiago xahutzen dute Europako gobernuek, munduko herri gehienek bezala. Batzuen irabaziak hanpatzen dituen armen munduko merkatuan bigarren lekura igo da jaz Frantzia. Denbora berean gazteak gerlara joaiteko gogoak prestatzen ari dira.

Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 27a

Multinazionalen faboretan

Europar Batasunean diren enpresa handiek ingurumenari buruz neurri batzuk errespetatu behar dituzte. Azaroaren 13an, Europako Parlamentuko eurodeputatuen gehiengo batek Omnibus deitu direktiba onartu du. Ahalbidetu lezake multinazionalen kutsadurako neurriak eta kontrolak apalagoak izaitea.

Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 20a

COP 30 Brasilen

Amazoniako oihanaren atarian den Belem Brasil iparraldeko hirian abiatu da COP 30 Nazioarteko Konferentzia. Helburua izanki, beti bezala, aldaketa klimatikoa menperatzeko eta bioaniztasunaren zaintzeko estatu ezberdinen politikak koordinatzea. Duela hamar urte Parisen gure planetaren beroketa 1,5 gradutan mugatzea finkatua izan zen baina muga hori pasatua izan da jadanik. Lur huntako beste 6 muga ere gaindituak izan dira. Noraino goaz?

Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 13a

Zahartzaroa

Zahartzaroaren pertzepzioa ikuspegi kontu bat da: adin erreala (dokumentu ofizialetan agertzen dena), adin soziala (besteek emaiten daukutena) eta bakoitzak sentitzen duena. Nazioarteko Intelligence aldizkariak goi-mailako lan zientifikoak argitaratzen ditu eta gai hunen inguruan berrikitan ikerketa bat eraman du.

Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 06a

Eskuin muturraren hedapena munduan

Urriaren 26an, Argentinako hauteskundeak irabazi ditu Javier Milei populistak. Populisten eta eskuin muturraren azkartzearekin eskuineko alderdiak gogortzen ari dira munduko eskualde anitzetan. Faxismoaren kontrako azken gerla mundialetik arrunt ahuldurik eta bazterturik atera zen eskuin muturra berrindarturik agertzen da azken hamarkada hauetan. Zergatik ote?

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 30a

Mendietako trail lasterketak

Urtez urte trail deitu mendi lasterketek nazioartean arrakasta ukaezina dute. Praktika horrek munduko hainbat lekutan ondorio ekologikoa ukan lezake. Lasterkari gehiago eta mendi xendrak kaltetuago izaiteko arriskuan dira. Edozein kiroletan bezala, mendi-lasterketak praktikatzeko molde errespetagarrian egin behar direla aipatzen da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016