Mundu zabalean | 2025eko Uztailaren 17a

Munduko populazioaren kopurua

Mundu osoko populazio 8.231.613.070 pertsonetara heldua da. Demografiak populazioen aztertzeko aukera emaiten du: jendeen kopurua, adina, sexua eta egoera zibila zein nolakoak diren jakiten da. Ikerketa horri esker etorkizunarentzat jendartearen bilakaera ezagutzen ahal da.

Mundu zabalean | 2025eko Uztailaren 10a

Bero itogarria eta klima aldaketa

Bero itogarriak jasan ditugu joan den astean. Beroa udan ez da harritzekoa. Zergatik hainbeste aipamen? Kezkagarriena da epe luzeko tenperatura heina ari dela emendatzen, aldaketa klimatikoaren ondorio latz guziekin. Duela hamar urte Parisen finkatu 1,5 graduko muga gainditzen ari gira eta gradu hamarren goratze bakotxak baditu bere ondorioak. Gorakadaren mugatzeko hartzen dugun beranta anitz kostatuko zaie gure haurreri.

Mundu zabalean | 2025eko Uztailaren 03a

Adingabeko nesken ezkontza behartuak

Munduan zehar milioika haurren ezkontza mehatxu erreala da, bereziki adingabeko neskak dira gehien hunkiak. Larrialdi egoera horretan bizi diren pertsonak laguntzeko elkarte humanitario anitzek lan egiten dute. Beren misioetarik bat da deiadarra zabaltzea eta praktika horiek aldaraztea.

Mundu zabalean | 2025eko Ekainaren 26a

Aberats handienen zerga ez onartua

Aberats biziki handiak gero eta aberatsagoak dira mundu guzian. Frantzian, estatuko defizita kronikoa apalarazteko jende guzieri indarra galdegiten delarik, proportzionalki zerga gutiago pagatzen duten ultra aberatseri %2ko zerga finkatzea ez da onartua izan senatuan. Aberats handiek segitzen ahalko dute gizentzen.

Mundu zabalean | 2025eko Ekainaren 19a

Makur klimatikoak: kalte ekonomikoak

Azken denbora hauetan entzuten da munduan zehar makur handiak iragaiten direla. Christian Aid gobernuz kanpoko erakunde britainiarrak txosten bat publikatu du. 2024ko 10 hondamendi klimatiko garestienak zerrendatu ditu.

Mundu zabalean | 2025eko Ekainaren 12a

Palestinarren suntsipena

20 hilabeteren buruan sarraskiak segitzen dira Gaza lurraldean, atsedenaldi eta eskapa biderik eskaini gabe ezinduak diren palestinarreri. Ez da 2023ko urriaren 7ko erasoari erantzun bortitza bakarrik, suntsipen plan orokorra da martxan ezarria, metodikoki gauzatua, palestinar populua suntsitua izaiteko arrisku gorrian ezarriz.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016