Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 06a
Trumpen eta haren inguruko kargudunen deklarazioek harritzen gaituzte egun guziz gehiago. Immigranteen kontrako neurri gogorren ondotik, munduko merkatua nahi du menperatu. Poderedunen arteko akordioak lehenetsia, gerlen geldiarazteko hartu duen bideak ez du toki handirik uzten herri zanpatueri. Joan den astean, Nazio Batuetako bilkuretan, Trumpen Gobernuaren jokamolde berria agertu da. Orain artinoko aliantzak zangoz gora ezarri eta Gobernantza berria martxan da. Aitzinagokoa baino...
Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 27a
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Fundazioak (UNICEF) mundu osoko haurren eskubideak defendatzen eta babesten ditu. UNICEF haurren oinarrizko beharrak eta eskubideak zaintzeko sortu zen. Kanpainak eta programak plantan jartzen ditu. UNICEFek txostena nahitara urtarrilaren 24an publikatu du, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna kari.
Egoera kenka txarrean
Agertu txostenaren arabera, bero olatuek, zikloi tropikalek, ekaitzek, uholdeek...
Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 20a
Adimen Artifiziala entzuten dugu egun guziz. Joan den astean Parisen iragan den gai honi buruzko gailurrean elgarretaratu dira munduko arduradun gehienak, teknologia berriak hartzen duen garrantzia erakutsiz. Ohargabean egun guzietako egin molde eta urratsetan sartua zauku Adimen Artifiziala eta hastapen bat baizik ez omen da. Onerako ala txarrerako?
Amerikanoen, txinatarren edo enpresa handien meneko ez izaiteko behar gorria ageri da egun guziz gehiago.
Zer da...
Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 13a
Alemaniako hauteskunde federalak otsailaren 23an iraganen dira, legebiltzarra eta gobernamendua arraberrituak izanen dira. Gobernuko krisi politiko baten ondorioz koalizioa hautsi da, hauteskundeak aitzinatuak izan dira.
Gobernantza arraberrituko
Alemania 84 milioi herritar baino gehiago duen estatua da, Europar Batasuneko populatuena. Deszentralizatua eta federala, Alemaniak milioi bat herritar baino gehiagoko lau metropolia ditu:...
Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 06a
Esperantzari leihoa ideki diote. Kantuak diona egia bilakatu da azkenean, 15 hilabetez etengabe tiroketak edo bonbardaketak jasan dituztenentzat. Israeltiar bahituak eta palestinar presoak libratzen hasiak dira eta etxerako bidea hartu dute ihes egiterat bortxatuak izan ziren ehun milaka gazatiarrek.
Gauzatzen eta egonkortzen ahalko den esperantza edo sufrikarioen beste orrialde bat ideki aitzineko pausa baizik ez ote den ezin erran oraino, Trumpen azken deklarazio beldurgarrien...
Mundu zabalean | 2025eko Urtarrilaren 30a
Donald Trumpek urtarril hastapenean deklaratu zuen Groenlandia beretu nahi zuela. Estatu Batuetako buruzagi kargua hartua duela eta, galdera anitz pausatuak dira. Zergatik Groenlandia uharteak holako interesa sortzen ote du? Lurralde horren berezitasunak zein diren ikustera joan gira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016