Mundu zabalean | 2024ko Abenduaren 05a
Gaizki negoziatua izan den akordioa atera da, Bakun, Azerbaidjaneko hiriburuan iragan den COP 29 gailurretik. Klima aldaketa moldatzeko Nazioarteko konferentzian herrialde aberats eta pobreen arteko adosmenik gabe gelditu da. Hegoalde globalak jasaiten duen hondamendi klimatikoeri buru egiteko 300 miliar dolarreko finantzaketa adostu dute Iparraldeko Estatu aberatsenek. Hori baino lau aldiz gehiago beharrezkoa ditaikeelarik gaia aztertu duten zientzialarien arabera.
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 28a
Recep Tayyip ErdoÀ„'Ÿan, Turkiako estatuburuak, "Justizia eta Garapenaren Alderdiko" buruak (AKP) boterea hartuz geroztik kartzelatuak izan diren pertsonen kopurua sei aldiz biderkatu da. Turkiar gobernamenduak erresistentzia politikoa isilarazteko duen estrategia herritarrak preso sartzea da. Presondegietan giza eskubideak sistematikoki urratuak dira, errepresioa salatzeko Istanbuletik oposizioa antolatzen ari da.
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 21a
Donald Trump izanen da, berriz ere, Estatu Batuetako presidentea heldu den urtarriletik goiti. Azken 6 hilabetetan prentsa eta telebista guzietan akuilatua izan den duda eta beldur egoera luze baten buruan hauteskundeen emaitzak agertu dira. Sondeoek igurikatzen zuten zalantzarik ez da batere izan. Trumpek irabazi du airez aire edo hobeki erran demokratek aise galdu dute. Ondorioak ez dira Ameriketan bakarrik izanen.
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 14a
Estatu Batuetako hauteskundeak aste huntan bururatu dira. Anitz aipatuak izanez, ez dugu emaitzen berri emanen. Begiratzera joan gira Kamala Harris eta Donald Trump-en kanpaina nola finantzatua izan den.
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 07a
Uholde handiak, idorte bortitzak, haize eta tenpesta azkarrak, berotze klimatikoaren ondorio latzak gero eta gehiago senditzen ditugularik, zerbait egin dezakegula nahi ginuke sinetsi. Nazioarteko gailurrak egiten dira bat bestearen ondotik, biodibertsitatearen defentsarako edo berotze klimatikoa hein batean atxikitzeko. Estatuek badute zer egin bainan gehienik kutsatzen duten aberatsen erantzukizun handia kontuan hartzekoa da.
Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 31a
Klima krisiari aurre egiteko edota energiaren prezioen emendatze historikoa konpentsatzeko, garraio publikoen zerbitzuak kitorik izan daitezen, anitz europar herrialdetan eztabaidatua da. Luxenburgo, Alemania, Austria, Espainia eta Malta bezalako estatuetan doako garraio publikoak esperimentatzen ari dira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016