Mundu zabalean | 2024ko Uztailaren 11a
Transizio energetikoaren elementu inportante bat bezala aurkeztua da auto elektrikoa. Bainan, horientzat baitezpadakoak diren baterien eraikitzeko gaur egun erabiltzen diren litioa bezalako lur arraroak ez dira aski ekoizten eta horien erreserbak mugatuak dira. Alta, auto elektrikoen progresioa biziki azkarra da, gainera sekulako sarraski ekologikoak eta humanoak sortzen ditu litioaren ustiapenak. Trantsizio ekologikoa ez litaike anti-ekologikoa izan behar.
Mundu zabalean | 2024ko Uztailaren 04a
Hauteskundez hauteskunde garaian girela, alderdi politiko batzuk beren kanpaina etorkinen egoeraren inguruan kokatu dute. Funtsezkoak dira gai horiek, deabruztatuak dira, hautesle batzueri beldurra sarraraziz. Informazio eta desinformazio kopuru gero eta handiagoaren aitzinean, garrantzitsua da migrazioaz hitz egitean leku aldatze horiek hobeki ulertzea.
Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 27a
Sondeoek neurtua zutena baieztatu da berriki iragan diren Europako hauteskundeetan. Frantzian bezala beste herri anitzetan eskuin muturreko taldeek azkartu dute Europar Parlamentuan duten lekua. Kezkagarriena da heien ideiak nagusitu direla komunikabideetan eta debate publikoan. Orain arteko hesiak arrailduz, Europako herri desberdinetan botererat heltzeko koalizioetan agertzen dira.
Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 20a
Europar hauteskundeak iragan dira, frantses estatua lurrikarak inarrosi dituela. Macron presidentearen aginduz, hautesleek ekainaren 30ean eta uztailaren 7an frantses legebiltzarreko deputatuak hautatu beharko dituzte. Europako Parlamentuan beste 26 estatu izanez, hauteskundeak nola iragan diren begiratzera joan gira.
Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 13a
Herri aberatsen eritasuna bilakatu da turismo gehiegikeria. COVID garaian inposatu etxeratze aginduetarik landa, lehenagotik azkartu da, tokika, agertzen hasia zen gaitza: jendeak gainezka kurri bakantza edo bisita toki batzuetan, tokiko jendeen ezinbizia sortu arte. Ipar Euskal Herri huntan ere ezagutzen dugu gaitza.
Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 06a
Sua berriz piztu da Kaledonia Berrian. Bideak blokatuak, autoak, etxeak eta enpresak sutan eta zazpi hil. Bazuen 40 urte ez zela holako pataskarik izan. Kaledoniako bozka zerrenden bermoldatzeko lege proiektuak kanakiarrak oldartu ditu, baina gazteen altxamendu harrigarriak beste arrazoi barnakorragoak ditu.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016