Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 21a
Donald Trump izanen da, berriz ere, Estatu Batuetako presidentea heldu den urtarriletik goiti. Azken 6 hilabetetan prentsa eta telebista guzietan akuilatua izan den duda eta beldur egoera luze baten buruan hauteskundeen emaitzak agertu dira. Sondeoek igurikatzen zuten zalantzarik ez da batere izan. Trumpek irabazi du airez aire edo hobeki erran demokratek aise galdu dute. Ondorioak ez dira Ameriketan bakarrik izanen.
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 14a
Estatu Batuetako hauteskundeak aste huntan bururatu dira. Anitz aipatuak izanez, ez dugu emaitzen berri emanen. Begiratzera joan gira Kamala Harris eta Donald Trump-en kanpaina nola finantzatua izan den.
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 07a
Uholde handiak, idorte bortitzak, haize eta tenpesta azkarrak, berotze klimatikoaren ondorio latzak gero eta gehiago senditzen ditugularik, zerbait egin dezakegula nahi ginuke sinetsi. Nazioarteko gailurrak egiten dira bat bestearen ondotik, biodibertsitatearen defentsarako edo berotze klimatikoa hein batean atxikitzeko. Estatuek badute zer egin bainan gehienik kutsatzen duten aberatsen erantzukizun handia kontuan hartzekoa da.
Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 31a
Klima krisiari aurre egiteko edota energiaren prezioen emendatze historikoa konpentsatzeko, garraio publikoen zerbitzuak kitorik izan daitezen, anitz europar herrialdetan eztabaidatua da. Luxenburgo, Alemania, Austria, Espainia eta Malta bezalako estatuetan doako garraio publikoak esperimentatzen ari dira.
Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 24a
Azken aste hauetan Libanon dauden Nazio Batuetako soldadoak tirokatu ditu Israelgo armadak. Nazioarteko Zuzenbidearen kontrako erasoaldi zuzen hori heldu da Gazan dauden Nazio Batuetako langile eta bastimenduen kontrako ezin geldituzko sarraskien ondotik. Hainbat urtez, munduko Herriak biltzen dituen Erakundearen erabakien kontra jokatu eta gaitzeste kanpaina aktiboa egin ondoan Nazioarteko Zuzenbidea zangopilatzen segitzen du Israelgo Gobernuak. Alta gerla bortitz horrek ez du aterabiderik, et
Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 17a
Munduko populazioak 8,16 miliar pertsonako kopurua gainditzen du, planetaren eremuaren %70a baino gehiago okupatzen du. Lurraren artifizializazioa: autobideen eta abiadura handiko trenen ibilbideen, industria guneen, hiri hedapenen eta eraikinen sakabanatzeen ondorioz, urtero mundu osoan 20 milioi hektarea lur galtzen dira. Kaltetuenak basa animaliak dira, biodibertsitatea suntsitzen ari da.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016