Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 27a
Sondeoek neurtua zutena baieztatu da berriki iragan diren Europako hauteskundeetan. Frantzian bezala beste herri anitzetan eskuin muturreko taldeek azkartu dute Europar Parlamentuan duten lekua. Kezkagarriena da heien ideiak nagusitu direla komunikabideetan eta debate publikoan. Orain arteko hesiak arrailduz, Europako herri desberdinetan botererat heltzeko koalizioetan agertzen dira.
Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 20a
Europar hauteskundeak iragan dira, frantses estatua lurrikarak inarrosi dituela. Macron presidentearen aginduz, hautesleek ekainaren 30ean eta uztailaren 7an frantses legebiltzarreko deputatuak hautatu beharko dituzte. Europako Parlamentuan beste 26 estatu izanez, hauteskundeak nola iragan diren begiratzera joan gira.
Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 13a
Herri aberatsen eritasuna bilakatu da turismo gehiegikeria. COVID garaian inposatu etxeratze aginduetarik landa, lehenagotik azkartu da, tokika, agertzen hasia zen gaitza: jendeak gainezka kurri bakantza edo bisita toki batzuetan, tokiko jendeen ezinbizia sortu arte. Ipar Euskal Herri huntan ere ezagutzen dugu gaitza.
Mundu zabalean | 2024ko Ekainaren 06a
Sua berriz piztu da Kaledonia Berrian. Bideak blokatuak, autoak, etxeak eta enpresak sutan eta zazpi hil. Bazuen 40 urte ez zela holako pataskarik izan. Kaledoniako bozka zerrenden bermoldatzeko lege proiektuak kanakiarrak oldartu ditu, baina gazteen altxamendu harrigarriak beste arrazoi barnakorragoak ditu.
Mundu zabalean | 2024ko Maiatzaren 30a
Laster Europar hauteskundeak iraganen dira. Europako Parlamentua mundu guziko instituzio bakarra da, nun 27 estatuek elkarrekin kudeatzen duten. Eurodeputatuek Europa mailan herritarren interesak ordezkatzen dituzte.
Mundu zabalean | 2024ko Maiatzaren 23a
Oxigeno botila herdoilduak, oihal-etxeak bertan utziak, jendeen sabel uzkin hondakinak... eta plastikozko ehunka zikin, horra zer atzemaiten den Everest mendi kaskoan. Ez gaude aire zabaleko hondarkin batean, Everesteko hegaletan baizik, munduko mendirik gorenean.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016