Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 21a

Europako hiri batzuk itsas-ibilaldiak debekatzen

Kontrolaezina bihurtzen den turismo masiboa pairatzen duten hiri batzuk, horietan Venezia lehena, itsas-ibilaldiak beren portuetara sartzea debekatzen diete.

Hiriguneak betetzeaz gain, itsas-ibilaldiak gelditzen diren portuetan kutsaduraren ondorio kezkagarriak eragiten ditu. Geldialdi denbora bataz-beste gehienetan 4 ordukoa dela errana da, tokiko ekonomiarentzat kontsumo mugatua, bidaiariek itsasontzietan nahi duten guzia dutelako.

Turista masiboa kontrolatzeaz gain eta...

Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 14a

Amnistia Kataluniako independentistentzat

Pedro Sanchez Espainol Gobernu buruaren inguruko koalizioa negoziatzeko lehen baldintza bezala, Carles Puigdemont, Belgikan errefusiatua den Kataluniako presidente ohiak amnistia katalan independentisten alde aitzinatu du. Nahiz eskuinak irabazi dituen Espainiako azken hauteskundeak, sozialistek dute koalizio zabalena lortzeko xantza handiena. Bainan horretara heltzeko sozialistek baitezpadakoa dute Puigdemont-en inguruan sortu den Junts per Catalunya alderdi independentistako parlamentarien su

Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 07a

Brasilgo emazteen mobilizazioa jendetsua bezain adierazgarria

Agorrilaren 15 eta 16an, 100.000 emazte, baserri eremuetatik etorriak, Brasilgo hiriburuan elkartu dira, besteak beste laborantza agroekologiko baten aldeko aldarrikapenak gobernuari aurkezteko. Milaka brasildar emazte laborarisa bi egunez bildu dira, heiekin zituztela elkartasunez etorriak unibertsitateko, sindikatuetako eta elkarteetako emazteak.

Ekimen hori "Margaritaren martxa" deitu dute, Margarita Maria Alves, 1983ko agorrilaren 12an erailea izan zen laborarisa sindikalistaren...

Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 07a

Lehen klima auzia irabazia

Hamasei gaztek abiarazi auzi baten ondorioz, Montanako epaile batek aitortu du erregai fosilen ustiapenaren alde, tokiko administrazioak, "ingurune garbi eta osasuntsurako" eskubide konstituzionala urratu duela. Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatuaren mugetatik haratago doan erabaki historikoa da. Lehen aldikoz epaitegi batek onartzen baitu erregai fosilen ustiapenak kalteak ondorioztatzen dituela, klima, bizi kalitatea eta herritarren osasuna kaltetuz.

Afera 2020ko martxoan...

Mundu zabalean | 2023ko Agorrilaren 31a

Autonomia energetikoa

Aldaketa klimatikoaren eta Ukrainako gerlaren eraginez, azken urte hauetan energiaren produkzioa eta erabilpena ari dira aldatzen. Errusiako gas salmentaren gelditzeak europarren energia politikak berraztertzea behartu du. Energia fosilen erabilpena mugatze eta epe ertainean baztertze beharrak Europako eta mundu guziko gobernuak beste energia iturrien baliatzera akuilatzen ditu. Azken urte hauetako aitzinamendu teknologikoek trantsizio ekologikoa laguntzen dute. Gertatzen ari dena, batzuk irault

Mundu zabalean | 2023ko Agorrilaren 03a

Guti bisitatuak diren lurraldeak

Isiltasuna nagusi den leku basatiekin, lurralde urrun eta enigmatikoekin amesten? Turistarik gabeko leku ezohikoak eta originalak ezagutu nahi? Herriak oporretara joan aitzin, proposamen batzuk egiten dauzkizu!


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016