Mundu zabalean | 2024ko Apirilaren 25a

Uraren egoera munduan zehar

Klima aldaketaren ondorioz, garai honetan ura gero eta gehiago eskasten ari dela agertu du Oxfamek, Etikenen egarria deitu txostenean. "Oxfam International" Gobernuz Kanpoko Erakundeen nazioarteko federazioa da, 13 elkarte eta 3.000 kide ditu, 100 herrialde baino gehiagotan zabaldua da. Garapen eta justizia sozialaren alde eta pobreziaren kontra lan egiten du. Bidezko garapen bidean diren herriek merkataritza egitura nagusian pairatzen duten esplotazio egoerari aurre egiten duen sozial mugimendu

Mundu zabalean | 2024ko Apirilaren 18a

Europako migrazioaren paktua edo ituna

Hiru urteko eztabaida eta negoziaketa luzeen ondotik Europako Parlamentuan "Migrazio paktua" bozkatua izan da. Europako mugetan kontrolak azkartzea eta migratzaileen kopurua Europako 27 estatuen artean hobeki partekatzea dira aitzinatuak diren helburuak. Eskuin muturra azkartzearen estakuruarekin talde politiko nagusiek ituna onartu baldin badute, ezkerreko alderdiek, ekologistek eta batez ere ONG edo Gobernuz Kanpoko Erakundeek azkarki salatzen dute beren herritik ihes egiten duten emigranteen

Mundu zabalean | 2024ko Apirilaren 11a

EDF, Saudi Arabiar basamortuaren erdian plantatzen

EDF-ek Saudi Arabiarekin engaiamendua hartu du zentral hidroelektriko baten muntatzeko, laster eraikia izanen den Neom deitu metropolia hornitzeko. Basamortuaren erdian osatua izanen den hiri "futuristak", sozial eta ingurumen ikuspegitik arazo etiko anitz planteatzen ditu, batez ere jendartearen eta ingurumenaren arlotik. Nestor deitu proiektua, Saudi Arabiarreko Tabuk probintziako basamortuaren bihotzean, lurretik sortuko den hiri erraldoi baten hornitzeko engaiamendua hartu du. EDF enpresako

Mundu zabalean | 2024ko Apirilaren 04a

Gaza, Zisjordania, Palestinarren oinazea

Gazako sarraskia geldi dadin manatu du Nazio Batuetako Seguritate Kontseiluak. Amerikanoen abstentzioak baimendu du erabakia. Orain erabakiaren gauzatzea lana izanen da, palestinarren erailketa krudela azkenean geldi dadin. Israeldarren bigarren gerla krimena Zisjordanian gertatzen ari da. Nazio Batuek hamaika aldiz kondenatu dute juduen kolonizazioa baina azken bost hilabeteetan israeldarren inposaketa eta zapalkuntza azkartzen ari da, tokiko palestinarren ezinbizia bultzatuz eta Nazio Batuen s

Mundu zabalean | 2024ko Martxoaren 28a

Genetikoki aldatu organismoak (OGM)

Genetikoki aldatu organismoak (OGM) eztabaida publikoan berriz agertu dira. Europako Batzordea OGM berri batzuen merkaturatzea baimentzen ari da, arriskuak eta trazabilitatea ebaluatzeko betekizunetatik baztertuko ditu.

Mundu zabalean | 2024ko Martxoaren 21a

Autonomia Korsikan

Aspaldidanik galde egiten duten autonomia lortzeko puntuan ote dira korsikarrak? Hori adierazi nahi dute azken egun hauetan bildu diren Frantziako eta Korsikako agintariek. Duela bi urte abiatu den negoziaketa prozesuari bultzada eman dio joan den astean adostua izan den akordioak. Fase berri bat idekitzen da Frantses Konstituzioa aldatzeko eta hori egiaztatzen bada, Korsikako autonomiaren eskumenak zehaztuko dituen lege berria heldu den urtean aurkeztua izan behar litzateke. Perspektiba berri b


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016