Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 27a
Haragi sintetikoa edo laborategietan ekoiztu haragia merkatuetan sartzen ari da. Singapurretik landa, laborategietako haragi artifizialaren salerospenari baimena eman berri diote Ameriketako Estatu Batuek. Janari ekoizpen modernoa bultzatzen duten enpresariek aitzinatzen dituzten argumentu ekologiko eta etikoak baliatuz, sos afera handi bat muntatzen ari da.
Start-up edo puntako teknologia erabiltzen duten enpresa berrien arteko lehiaketan sartua da, diru publikoaren laguntzarekin,...
Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 20a
Meatze enpresa batek auto elektriko bateriak ekoizteko Indonesiako indigena populu baten bizitza mehatxatzen du. Indonesiako ipar-ekialdean, Halmahera uhartean, nikela ustiatzeko proiektu zabala Weda Bay Nickel (WBN) enpresak plantan jarria du. Konpainiak zabaltzen duen komunikazioan ingurumenaren zaindari bezala agertzen da, baina gauzak ez dira hain argi.
Eskualde horretako herritarrak, kanpoko munduarekin harremanik gabe bizi dira, ez dute baimenik eman obra horien...
Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 20a
Hilabete huntan plazaratu High Flyers-en azken txostenean, "Nola jet pribatu ultra-aberatsen bidaiak kostatzen duten eta gure planeta erretzen " izenburu pean, jet pribatuen salmenten gorakada izigarria dela agertzen da, 2022an errekorra lortu da.
Ingurumen kontuetatik urrun, mikro-fenomeno hunek, munduko populazioaren %0,0008a soilik ordezkatzen duela errana da. Gutiengo horrek berotegi efektu gasen kontzentrazio handiak atmosferara isurtzen ditu.
Adibidea emana da,...
Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 13a
Ez da lehen aldia Frantses poliziak norbait tiroz hiltzen duela. Bainan aldi huntan sekulako jazarraldiak izan dira Frantzia guzian, usaiaz kanpoko hiri eta auzoetan.
Seguritate faltaren sentimendua akuilatu nahian bortizkeria irudiak mila aldiz errepikatuz ari diren telebista kateen sentsazionalismotik urrunago so egin behar dugu.
Badu zonbait urte poliziaren jokamolde bortitzak salatzen dituztela, soziologoek, nazioarteko kazetariek, bai eta ere poliziako arduradun bakar...
Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 06a
Mômes du Monde 2008an sortu zen artearen bidez haur batzuk munduan zehar jasan behar ukan duten egoera bortitzaren aitzinean, adierazpen artistikoaren bidez hitzegitea askatzeko helburuarekin. Beren baitako mina erakustera usaia ez duten haurrentzat terapia da, baina baita ere beren burua eraikitzeko modua. Desberdintasunak alde batera uzten dira, tailer artistikoen bidez plazera deskubritzen dute eta haur horiek heldutasunean sartzeko lagunduak dira. Arte sailean aritzeko ohidura...
Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 06a
Eskandalu berria agrokimiko sektorean, enpresa erraldoiek, Bayer eta Syngenta barne, hamarkada bat baino gehiagoz, Europako agintarieri produktu batzuen toxikotasuna gorde diete. Hori agerian uzten du ekainaren 1ean Environmental Health aldizkarian argitaratu ikerketa berri batek. Guzira bederatzi pestizida mota merkatuan baimendu dira, azterketen dokumentuak disimulatuak izan baitira. Ondorio kaltegarriak ukaiten ahal ditu burumuin garapenean, arreta-nahasteak eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016