Mundu zabalean | 2024ko Otsailaren 08a
Astekari huntan berean aipatu ginuen Europako Batasunak bozkatu zuela beste hamar urterako glifosatuaren berrerabiltzea. Europar Batasunean belar-hiltzaileen glifosatoa berriz baimentzearen kontra sei Gobernuz Kanpoko Erakundek (PAN Europe, ClientEarth Estatu Batuak, Générations Futures Frantzia, Global 2000 Austria, PAN Alemania eta PAN Herbehereak), afera justiziaren aitzinean ezarri dute....
Mundu zabalean | 2024ko Otsailaren 01a
Ipar Euskal Herrian laborarien mobilizazio azkarrak iragaiten badira, Alemaniatik... Errumaniara, Frantziatik... Espainiara, hots Europa guzian laborari sindikatu batzuk ingurumen arau murriztuak salatzen dituzte, hauekin batean zergen emendatzea eta beren ordainsaria ere beren aldarrikapenetan dira.
Mundu zabalean | 2024ko Urtarrilaren 25a
Aberatsak beti aberatsago eta pobreak pobreago. Hori da Oxfam nazioarteko konfederazioak atera duen azken datuen bildumako ondorioa. Aberats eta pobreen arteko ezberdintasuna, azken hiru urte hauetan, ikaragarri handitu da. Hainbestetaraino nun, munduko herri aberats eta enpresa handienen ordezkariak Davos hirian bilduak direlarik, aberatsen kastako zonbaitek zerga gehiagoren pagatzea galdegiten duten. Jean René Etchegaraik ere, urte hastapeneko agiantzetan kezka plazaratu du, lehergailu soziala
Mundu zabalean | 2024ko Urtarrilaren 18a
Ingurumen hondamendiaren aitzinean, munduko miliardunak gertatzen ahal litzatekeen ondorieri aurre egiteko antolatzen ari dira. Haietako batzuk beren geroa segurtatzeko proiektu faraonikoak plantan jartzen ari dira. Planetan gertatzen ahal den kataklismoaren aitzinean, zaila da sinestea gure artean abantailak dituztenek, zikoizkeria mugagabean, ez direla jendarte osoaren geroaz baitezpada axolatzen. Bide horretatik doazela, adibide konkretu batzuk agertuak dira. Ulertu dute heldu diren...
Mundu zabalean | 2024ko Urtarrilaren 18a
Txinako ipar-mendebaldean, Xinjiang probintzian kokatua, han bizi da uigur populazioa (Ouïghours), gehiengoa musulmana, beste zenbait kristauak. Europan saltzen diren jantzi anitz herritar horiek behartu lanaren bidez ekoiztuak dira. Nazioarteko marka handientzat (Zara, Uniqlo, Nike, Adidas, Puma, Apple eta BMW), milaka uigur herritar bortxazko lanaren egitera behartuak dira. Gaur egun oraino esklaboak badirela ohartarazteko, munduan zehar salaketak iragaiten...
Mundu zabalean | 2024ko Urtarrilaren 11a
Jazko abenduaren 13an, egun baten berantarekin, bururatu da COP 28 gailurra. Nahiz seinale politiko argia erakutsia izan den energia fosilen erabilpena geldiarazteko, ahalen eskasiak eta apustu teknologiko lanjerosek aterabide zuzen eta bidezkotik urruntzen gaituzte.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016