Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 27a
Alemanian nuklearraren orrialdea itzultzen ari da, apirilean azken hiru erreaktoreak funtzionatzetik geldituko dira. Aktibista antinuklearrek horren ospatzeko, Neckarwestheim zentralaren aitzinean hitzordua emana zuten. 2022ko urte hondarrean ziren gelditu beharrak, krisi energetikoaren erdian elektrizitate hornidura segurtatzeko gibelatua izan da. Gobernuak hartu erabakia jarraitzen du. Steffi Lemke, Ingurumen eta Segurtasun Nuklearreko ministro federalak zioen: "Nuklearretik ateratzeak,...
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 27a
Pobrezia aipatzen denean, hori jasaiten duten pertsonek ez dute bakarrik bizi duten gabeziaz hitzegiten, nahiz eta beren egunerokotasunean inportantzia handia ukan. Indarkeriaren beldurraz hitz egiten dute, gaizkile gisa tratatuak izaiteko arranguran bizi dira. Jendartetik aparte sendi dira, ez dira entzunak, erabakietatik ere baztertuak sentitzen dira.
Nazio Batuen estatistiken arabera, munduan zehar 1,2 miliar pertsonek, egunean 1,25 euro baino gutiago dute bizitzeko. Jende multzo...
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 20a
Oroitzen gira nolako arrangurak sortu ziren joan den udan ur eskasarengatik. Negu huntan ur erreserbak ez dira batere behar bezala bete, ez gure eskualdean, oraino gutiago beste gune anitzetan. Uraren erabilpena kontrolatzea eta mugatzea aipatzen da eta uraren partekatzea zuzena denez dudan ezarri da: batzuen igerileku betetzeak edo laborantza intentsiboaren ur enpoiltze handiak ihardukitzeak sortzen dituztelarik. Munduko toki gehienetan ur eskasa arazo handia bilakatzen ari da, planetako popul
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 13a
Ekozidioa da ingurumenari eta ekosistemari kalte larriak eragitea, bazterrak suntsitu arte. Ekozidio delitua Europako Parlamentuko legedian sartzeko bidean da.
Aitzineko astean Parlamentuak aho batez bozkatu du ekozidioa Europar Batasuneko legedian markatzea, delituen larritasunaren araberako zigorrak ezarriz. Bozka horren ondorioz Estatu kideak eta Europako Batzordea behartuak dira testua eztabaidatzea. Erabakia bururaino abian bada, estatu kide guziek beren barne lege nazionalean...
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 13a
Korsikar hautetsiek bozkatu zuten korsikera hizkuntza Lurralde Kolektibitatean ofizialki onartua izan zedin. Martxoaren 9an, Bastiako Administrazio Auzitegiak, Korsikako Asanbladak eta Kontseilu Exekutiboak bozkatu dekretua bota du.
Prefetaren manuz da erabakia aztertua izan. Epaileak erabaki behar zuen, Korsikako Lurralde Kolektibitatean diren instantzia desberdinetan, ahozkoan korsikera eta frantses hizkuntzak ber heinean erabiltzen ahal ziren. Auzitegiak, korsikera...
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 13a
2018an gobernuko koalizioak adostu akordio politiko baten ondorioz, Luxenburgoko gobernuak glifosatoa belar pozoia debekatu zuen, Europar Batasuneko lehen herria izan zen. Aitzin Gobernuak segurtatu zuen, debekua plantan ezarri aitzin, Luxenburgoko laborantzako etxaldeen %60ak glifosatoa ez zuela gehiago erabiltzen.
Luxenburgoko justiziak joan den astean erabaki du Luxenburgon glifosatoaren debekua bertan behera uztea. Polemika sortzen duen herbizidak merkaturatzea berriro baimentzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016