Mundu zabalean | 2023ko Ekainaren 01a

Trantsizio ekologikoa nola pagatu?

Joan den astean trantsizio ekologikoaren ondorio ekonomikoa neurtzen duen Jean Pisani-Ferry ekonomialariaren txostena plazaratua izan da. Gobernuak galdegin azterketa horretan krisi klimatikoari buru egiteko sektore ezberdinetan egin beharko diren indarrak eta diru inbertsioak agertzen dira.

Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 25a

Europar Batasuna eta Mercotur akordioa

Mercosur deitua, "Hegoaldeko Merkatu Komunaren" laburdura da (Mercado comÀƒ'ºn del Sur), 1991n sortu komunitate ekonomikoa, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai biltzen dituena. Bere helburua, Estatu kideen artean ontasunen, zerbitzuen eta pertsonen zirkulazioa libratzea. Europar Batasunaren gisako egitura da.

Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 18a

Errefuxiatuak munduan

Heien bizitokitik ihes egitera bortxatuak diren jendeen kopurua ez da ttipitzen ari, urrundik ere.

Nazio Batuetako errefuxiatuen aldeko erakundeak bere arrangurak berriki plazaratu ditu, barne errefuxiatuen edo herri berdinean egonez, heien sorlekutik ihes egitera bortxatuak izan diren jendeen nonbrea jaz azkarki emendatu da. Arrazoi bikoitzagatik: enfretamentu armatuak edo errepresioak, bai eta ere berotze klimatikoak sortu katastrofe naturalak.

Ez uste ukan herri aberatsek...

Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 11a

2023ko Maiatzaren Lehena nazioartean

Joan den astelehenean zortzi, "Maiatzaren 1a", milioika emazte eta gizon, munduan zehar, nazioarteko langileen eguna kari elkarretaratu dira. Egun hori aldarrikapenak plaza publikora ekartzeko aukera da. Lan Eguna mundu osoan ospatzen da, Asian, Hegoafrikan, Hego Amerikan... edo(ta) Mendebaldeko Europako herrialdeetan.

Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 04a

Lau eguneko lan astea

Lanetik kanpo bada bizi bat. Lan denbora ari da ttipitzen hainbat herritan. Lau eguneko lan asteak badu gero eta gehiago aipamen eta azken urte hauetan esperimentazio arrakastatsuak egiten ari dira. Galde azkarra ba omen da gazteen aldetik. Lan partziala ez behartua ere emendatzen ari da. Nahi ala ez lanari buruzko pentsamoldea eta praktika aldatzen ari dira. Konduan hartu beharko den errealitatea, hainbat ofiziotan lanpostuak ezin osatuz ari direlarik.

Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 27a

Alemaniak erreaktore nuklearrak gelditzen

Alemanian nuklearraren orrialdea itzultzen ari da, apirilean azken hiru erreaktoreak funtzionatzetik geldituko dira. Aktibista antinuklearrek horren ospatzeko, Neckarwestheim zentralaren aitzinean hitzordua emana zuten. 2022ko urte hondarrean ziren gelditu beharrak, krisi energetikoaren erdian elektrizitate hornidura segurtatzeko gibelatua izan da. Gobernuak hartu erabakia jarraitzen du. Steffi Lemke, Ingurumen eta Segurtasun Nuklearreko ministro federalak zioen: "Nuklearretik ateratzeak,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016