Mundu zabalean | 2023ko Otsailaren 02a
Suediako gobernamenduak, lurraldean diren 460 otsoetarik, 75en hiltzea onartu du. Ihiztariek eta laborariek, neurri hori begi onez ikusten badute, zientzialariak eta natura babesteko elkarteak kezkatuak dira espeziearen biziraupenarentzat.
2022ko maiatzean parlamentuak bozkatu zuen otsoen hiltzeko dekretua. Europako beste herriak bezala, Suediak "Bernin Hitzarmena" berretsi zenetik (1983), otsoa eta bere ingurumena babestu behar ditu, otsoa desagertzeko arriskuan den espezie izanez....
Mundu zabalean | 2023ko Otsailaren 02a
Munduko kafe ekoizle handiena den Latinoamerika, berotze klimatikoaren ondorioz mehatxu pean da. Egin ikerketak, egoera kezkagarria dela erakusten du, 2050. urterako produkzioa %90ez apalduko litzateke.
Kafea munduko laborantzako merkantziarik baliotsuenetako bat da, aldiz klima egokia behar du. Lehen ikerketa da nun erakutsia den, planetaren berotzeak kafe ekoizleen eta erleen ingurumenean kalteak ekarriko dituela.
Kafe landare onenak dira mehatxatuenak, Latinoamerikan ekoizten...
Mundu zabalean | 2023ko Otsailaren 02a
2022ko agorrilean Gustavo Petro Kolonbiako presidente berriak kargua hartu zuelarik, berotze globalaren kontrako borrokaren izenean, petrolioa ez gehiago esportatzeko xedea erakutsi zuen. Lortzen badu, Kolonbia izanen da Hego Amerikako lehen petrolio ekoizle herrialdea esportazioa geldituko duena.
Gobernuaren erabakia kritikatua izan da, "suizidio ekonomikoa" dela erranez. Krisi orokor baten erdian, -Ukrainako gerla, inflazioa, energiaren eta elikagaien...
Mundu zabalean | 2023ko Urtarrilaren 26a
Urtarrilaren 16an Davos herrian abiatu den munduko Foro ekonomikoaren karietara, munduko pobreziaren kontra borrokatzen ari diren hogoi bat elkarte biltzen dituen OXFAM konfederazioak bere azterketak eta proposamenak plazaratu ditu.
Azken urteetan iragan diren krisi ezberdinen ondorioz biziki aberastu direnak gero eta gehiago dira, pobreenekin den ezberdintasun ikaragarria handituz doalarik.
Azterketa xeheki egin ondoan, aberastasun partekatze zuzenago bat izaiteko proposamen...
Mundu zabalean | 2023ko Urtarrilaren 19a
Alemaniako mendebaldean kokatua den Lützerath herrian, ikatz meategi proiektu baten kontrakoek 2 urte hauetan kanpamendua muntatua dute, milako bat jende dira. Joan den asteazkenean lekuak hutsarazteko manua emana izan da. Alemania osotik milaka manifestari batu ziren, zelaiak zeharkatuz poliziaren errepide blokeoak saihesteko eta okupatzaileen laguntza deiari erantzuteko.
Kanporatze operazio horrek Olaf Scholz gobernu buruak ekologistekin egin koalizioa arriskuan ezartzen du,...
Mundu zabalean | 2023ko Urtarrilaren 19a
Urtarril hastapenean Clusaz eski gunean dozena bat elur kanoi suntsituak izan dira. Ekintzaile anonimoek elur-kanoien azpian kokatu sistema elektrikoen eta hidraulikoen hodiak moztu dituzte. Ekintza horren bidez salatu nahi ukan dute mendi gune horietan elur artifiziala dela ezarria.
Mendia babesteko Mountain Wilderness elkartearen arabera, elur artifiziala egiteko, batez beste, 4.000 m3 ur hektareako behar dira.
Copernicus klima zaintzeko Europako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016