Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 06a

Italia eskuin muturraren esku

Irailaren 25eko hauteskundeetan, ADN post-faxista duen "Fratelli d'Italia", Giorgia Melonik kudeatzen duen alderdia garaile agertu da, %26 ko emaitzarekin. Ahalkerik gabe 45 urteko emazte honek Mussolini goresten du. Kanpaina garaian argiki Italiako mugak emigranteeri hestearen alde agertu da, homosexualen kontra borrokatuko dela adierazi du, europar ituna berriz ikustea aipatu du eta abortatzearen kontra da. Hots lehen ministro kargua hartzerakoan Italiak aldaketa handiak jasaiten ala...

Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 29a

Plastikazko ondarkin ezin kasatuak

Egoera jasan ezina bilakatua da. Gure inguruan plastika gero eta gehiago da eta ezin gaindituzko ondorioak sortzen ditu. Parte ttipi bat baizik ez da berziklatua eta plastika kantitate gero eta handiagoa lur gainean ala azpian aurkitzen da, ondorioz uretan desmasia ikaragarriak sortuz, itsasoetan bizi diren arrain eta abereetan. Elikadura katea guregana heldu baita guk ere nahi ala ez, gure gorputzean plastiken eragina jasaiten dugu. Eginak diren azken ikerketek, ondoko urteetan plastiken ekoi

Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 22a

Munduko futbol kopa ezin jasana

Kronika huntan berean aipatu ginuen Qatar-en, azaroan iragaitekoa den munduko futbol txapelketarentzat lanean ari direnen baldintza txarrak. Ondorioz bederen 6.500 bat langile hilak izan dira, Qatarreko agintariek 37 bakarrik izan direla agertzen dutelarik. Gehienak indiar langile migratzaileak dira, baliatuak izanez, lan baldintza dorpeak jasan dituzte, miseriazko lansaria eskuratzen zutela. Munduko Kopako azpiegitura guziak eraikitzera masiboki etorri langileen bizimolde deitoragarria...

Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 22a

Monarkiak: urtero zenbat gostatzen du

70 urteko erregealdiaren ostean, Erresuma Batuak bere erregina galdu berri du. Sistema monarkikoa beste garai batekoa iduri badu, oraindik Europako kontinentean 12 herrialde monarka batek kudeatzen ditu. Europar Batasunean 6 monarkia dira: Belgika, Danimarka, Espainia, Luxenburgo, Herbehereak eta Suedia, "monarkia konstituzionalak" dira. Europako kontinentean bi aldiz gehiago dira, beste sei gehitu behar baitira, orotara 7 erreinu, 2 printzerri eta dukerri handi bat daude. Beste 10ak ez...

Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 15a

Energiaren prezioak erotzen ari

Petrolioaren ondotik, azken aste hauetan elektrika eta gasaren prezioak sinets ezinezko gailurretara joan dira. Jaz baino 12 aldiz karioago sal-erosten zen elektrika, merkatu librean, buruil hastapen huntan. Zer deabru gertatzen ari da? Zergatik eta nola etorri da ezin kontrolatuko inflazio hori? Egoera hortaz ederki baliatzen diren energia saileko enpresa handieri irabazi ikaragarrien gaineko zerga berezia plantan ezarri dute, Europako herri anitzek. Europako erakunde politikoetan ere gai minb

Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 08a

Munduan zehar: eskoletako berri

Joan den astean anitz tokitan, eskola sartzea iragan da. Ibili gira munduan zehar jakiteko eskolako sistema zein nolakoa den, baliabideak nolakoak diren, bai eta hezkuntza maila zertan den jakitera.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016