Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 08a
Aberatsak beti eta gehiago aberasten ari direla errepikatzen ari gira, urte guziz ekonomialarien azterketak plazaratzen direlarik. Oldartzeko gogoa emaiten duen errepika.
Frantziako berrogei enpresa handienen zuzendariek joan den urtean sekulako irabaziak sakelaratu dituzte, %52ko emendaketa aitzineko urteari konparatuz, 2020an ez zirelarik miserian bizi. Emendatze ulergaitzak hilabeteko fresak ezin pagatuz ari diren jendeentzat. Zuzendari handi horien urteko batezbesteko irabaziak...
Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 01a
Krisi klimatikoa aipatzen den garaian, TotalEnergies-ek Ugandan eta Tanzanian bi petrolio proiektu abiatzen ditu, ingurumen-elkarte anitzen haserrea pizten dutela.
Eskualdeko ekosistemari eta bioaniztasunari kalteak ekartzeaz gain, tokiko populazioek jasanen dutena aipatua da. Bizi diren hamar milioi herritarreri kalte handiak ekarriko ditu, elikadura segurtasunean eta ura erabiltzean. Hodiaren heren batek Afrikako Victoria aintzira zeharkatuko du, 40 milioi pertsona ur horren...
Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 01a
Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Aterabideen Sareak (SDSN) berrikitan dokumentua agertu du,informazio harrigarriak plazaratuz. Emaitza horiek lortzeko, Nazio Batuen Erakundeko sareak, Sydneyko unibertsitatearekin lankidetzan, finantza eta merkataritza joan-etorri datu-baseak konbinatu ditu.
Ikerketa horrek, Europar Batasuneko kontsumitzaileen beharrak, mundu osoko ingurumen eta sozial ondorioak nola eragiten dituen agertzen da. Langileen enplegua eta soldata kontutan hartuak dira,...
Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 01a
Energiaren eta elikagaien prezioen gorakada dela eta, finantza sektorea bai eta nazioarteko erakundeak mugimendu sozial azkarrak izan daitezen beldur dira.
Nazioarteko Diru Funtsak (FMI) "krisi baten gainean krisia", Covid-19 pandemiaren eta Ukrainako gerlaren eragin bateratuak aipatzen ditu. Ohartarazi du inflazioaren gorakadak herrialde anitzetan ondorio latzak ekarriko dituela. "Elikagaien segurtasuna sustatzeko neurririk hartzen ez bada, egoera larria da: gose gehiago, pobrezia...
Mundu zabalean | 2022ko Azaroaren 24a
Herri pobreen ezin jasana
Klima aldaketari buru egiteko gailurra iragan da Egipton. Lerro hauek idazterakoan ez dakigu oraino zer erabakia izan den, bainan pentsatzekoa da baso erdi hutsa eta erdi betearen solasak eta komentarioak ezbaian segituko direla ondoko egunetan. Hala izanik ere gailurra hasterakoan plazaratuak izan diren deiak eta apustuak hor daude. Hil ala biziko deiadar ozena jo du Nazio Batuetako presidenteak eta uda huntan erretzeko beroak egin ondoan,...
Mundu zabalean | 2022ko Azaroaren 17a
Hegazti espezien kopuruaren erdia mundu osoan gainbehera doa, zortzitik bat desagertzeko arriskuan da. BirdLife International Gobernuz Kanpoko Erakundeak, lau urteetarik mundu osoko hegazti populazioen egoera argitaratzen du. Erakundearen arabera, espezien %49a desagertzera doa, %38a egonkor dago eta %6 baizik ez da goratzen. Zenbaki kezkagarri hauek, hegaztien eta biodibertsitatearen kontrako mehatxuen azelerazioa adierazten dute.
1970eko hamarkadaz geroztik Ipar Amerikan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016