Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a

Bretainian: bixkotx izoztuen munduko fabrikarik handiena

Liffré (Bretainia Eskualdea) 8.000 biztanleko herrian, bixkotx izoztuen egiteko enpresa erraldoi baten eraikitzeko proiektua bada. Bretoiak horren kontra mobilizatuak dira, 21 hektarea lur har lezake, 40 metroko goratasuna, 1.000 arbola moztuak... eta urtero 200.000m3 ur enplega lezake.

"Duff taldeak" luke proiektu hori abiatua, munduan zehar 2.000 jatetxe eta okindegien jabe da, 35.000 langile enplegatzen ditu.

Enpresa hori muntatzen balitz, egunero 160...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a

Tanzanian Masaï populua kanporatua

Masaïak ekialdeko Afrikako artzain nomadak dira, batez ere Kenya erdialdean eta Tanzania iparraldean bizi direnak. Masaïek beren kultura tradizioak atxikitzen dituzte gaurko indar ekonomiko, sozial eta politikoetatik aparte. Tanzaniako gobernuak, Loliondon, masaien arbasoen 1.500 kmÀ‚'²-ko lurrak ihizi-erreserba bihurtzeko saldu nahi ditu, artzaintza debekatuko dute.

Tanzaniako Baliabide Natural eta Turismo Ministerioak, ekainaren hasieran deklaratu zuen, lurralde batzuen...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a

Kobrea eskastuko ote da?

Kobrea hirugarren metalik erabiliena da, burdina eta aluminioaren ondotik. Nunahi aurkitzen da, nahiz eta anitzetan ikusezina den. Azken hamarkada huntan kobreak balio handia hartua du, ondorioz ohointza anitz badira. Azken 10 urte hauetan prezioa kasik 6ez biderkatu da, 2002an tonak 1.600 dolar balio zuen, 2022an kasik 10.000 dolar balio duelarik.

Gaur-egun, urtero, 16 miloi tona kobre erabiliak dira, bereziki elektrika harientzat, industria eta eraikuntza materialentzat. Bestalde...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 16a

Auto termikoen heriotza

Joan den astean, ekainaren 8an, Europako Parlamentuak erabaki azkar eta adierazgarria hartu du: ezantzarekin edo dieselean ibiltzen diren auto berririk 2035etik goiti ez da gehiago salgai izanen. Urrats sinbolikoa baino gehiago, jende gehienak hunkituak girelako. Bainan karbono neutralitatera heltzeko bidean beste urrats anitz egin beharko dira. Egun berean Euro-deputatueri presentatuak izan diren beste lege testuak baztertuak izan dira, hautetsi gehienentzat ez zirelako aski urrun joaiten.

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 09a

Alemanian garraioen politika berria

Alemaniako agintariek, ekainaren 1etik haste, edozein garraiotan erabil daitekeen 9 euroko txartel bakarra (tren, autobus, metro) plantan jarri dute. Familien eros ahalmena laguntzea eta autoen erabilera murriztea du helburu.

Garraio enpresa guziek, lurralde osorako balio duena, publiko zein pribatuek, operazioan parte hartzen dute. Hasi orduko arrakasta handia lortu du, asteartean berean 7 milioi txartel salduak izan baitira.

Martxoan prezio bakarreko txartela sortzea gobernuan...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 09a

Turkia: gobernuz kanpoko feminista taldearen kontrako auzia

Joan den astean, ehunka emaztek manifestatu dute Istanbulgo auzitegi baten aitzinean, "We Will Stop Feminicide" (Feminizidioa Geldituko dugu) emazteen eskubideen defentsarako elkarte nagusietako bat desegiteko mehatxuarekin epaiketa hasten baitzen. Plataformaren ardura da, Turkian iragaiten diren feminizidioeri buruzko txostenak argitaratzea. Istanbulgo prokuradore batek apirilean erabaki zuen "Feminizidioa Geldituko dugu" plataformak eramaiten zituen aktibitateak salatzea eta desegitea,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016