Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 20a
Ehunka beduinoek protestak antolatu dituzte Israelgo Negeveko basamortuko Atrash herritik hurbil, batzuk poliziari fronte egiteko zalantzarik gabe. Beduinoek aldarrikatzen duten lurretan, gobernuak finantzatutako zuhaitzak landatzearen kontra protestatzen dute, beraiek direla lur-jabe aldarrikatuz.
Hamarnaka arrastatze badira, zaurituak ere bai.
Ofizialki, israeldar estatuak espazio naturalak balizko ezartzeko xedea luke, legez kanpoko urbanizazioaren kontra, Israelgo hegoaldeko...
Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Aberats eta pobreen arteko ezberdintasun handiak oldartu nau betidanik eta urte guziz bezala abendu hondarrean agertzen diren konparaketek pentsamolde ilunak sortarazten dauzkidate. Joan den hilabeteko emaitzek ezinegon txar batean utzi naute, koronabirusaren izurriteak planeta osoan ezberdintasunen goratze historikoa bultzatu duelako. Aberats okituak ez dira sekulan orain bezainbat izan, ez eta hain aberats. Denbora berean, pobrezia handian bizi direnak gero eta gehiago dira. Handitzen ari den
Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 06a
Desmond Tutu, apartheidaren aurka borrokatu den azken pertsonaia handienetako bat izan da, Hegoafrikaren aldeko militantea, Bakearen Nobel sariduna, abenduaren 26an, 90 urtetan hil da.
Artzapezpiku anglikanoa eta Hegoafrikako giza eskubideen alde, bizi guzian bere herriaren alde borrokatu da. Apartheid sistemaren kontra, borroka bakezalea eramanagatik, 1984ko urrian Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen. Haren ustez, herrien arteko bakea zen bide bakarra.
Egia eta Berradiskidetze...
Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 06a
Josep Miquel Arenas Beltran du bere egiazko izena, rap kantari katalandarra Valtonyc artista izenarekin ezagutua da. Espainiako justiziak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion, "monarkia intsuldatzeagatik", baita ETA eta GRAPO talde armatuen apologia eginagatik. Espainiak bere kontrako nazioarteko arrastatze agindua eman zuen, ihes egin zuen eta bere burua Belgikako justiziaren esku eman zuen, hunek libro utzi zuela. Ondotik, Belgikako justiziak estradizio galdea...
Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 06a
Petrolioa eta gasa ikertzeko proiektu erraldoia, Shell enpresa multinazionalak, Indiako Ozeanoanabiatu nahi du. 2019. urtean, munduko enpresen artean, 5. postuan zen, 396 miliar dolarreko urteko negozio zenbatekoa du.
Joan den asteartean Hegoafrikako justiziak proiektua geldiarazi du, ingurumenaren aldeko militanteeri arrazoia emanez. Proiektu hori Wild Coast (Kosta Basatia) gunean litzateke, bere paisaia basati ikusgarriekin, 300 bat kilometro ditu eta hainbat lur erreserba...
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 23a
Aste huntan berriz heldu gira Kaledonia Berriako egoeraren aipatzera. Abenduaren 12an azken erreferenduma iraganik, ateka gaixtoan geldituko dira Kaledonia Berriko biztanleak edo beste aterabide bat aurkitzeko moldea agertuko da? Itxura guzien arabera Frantses Gobernuaren jokamoldeak ez du negoziaketa errexten, bainan oraino opzio guziak idekiak dira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016