Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 24a

Txertatze ziurtagiria zalantzan

Koronabirusaren 5. uhainetik ateratzen ari girelarik, Covidaren kontrako neurrien ttipitzea eta txertatze ziurtagiria edo "pass" delakoa altxatzea aipatzen da munduko herri anitzetan, bainan denbora berean beti beharrezkoa den txertatze froga paperaren ukaiteko baldintzak, bereziki epeak, gogortzen ari dira Frantzian. Kontradikzio horrengatik jende anitz galduak eta gero eta gehiago asaldatuak agertzen dira.

Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 17a

Haragi industrialen lobbyak

Interbev, Inaporc, Anvol, LDC, Terrana, Coop de France... deitzen dira, laborantza industriako elikagai talde handiak dira. Haragiaren jatea neurtu behar dela aipatzen den garaian, Greenpeacek haragiaren industriaren lobbyen inguruan txostena agertu berri du. Federazio horiek eragina zabala dutela salatzen du, izan bizitza publikoan edo(ta) pribatuan.

Ikerketa egiteko, Greenpeacek Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Goi Agintaritzaren (HATVP) datuak aztertu ditu, egitura hunen ardura...

Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 17a

Atacamako basamortua: modaren hilerria

Zapatak, jantziak... eta zakuak Txileko Atacama basamortuko dunetan metatzen dira. Atacama basamortua hego Ozeano Pazifiko eta Andetako sumendien erdialdeko eremuaren artean kokatua da, planetako eskualde lehorrenetakoa da. Okre sable dunek paisaia osatzen badute, urtero panorama horri 39.000 tona ehungintza gehitzen zaizkio.

Urtero, 59.000 tona arropa baino gehiago heltzen dira Iquiqueko portura, Santiagotik 1.800 km-tan. Lehentasunezko aduana-zergak dituen merkataritza-gune horretan,...

Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 17a

Ozeanoaren gailurra Bretainian

"One Ocean Summit" deitu gailurra, ozeanoen babesari eskainitako nazioarteko topaketa da, otsailaren 9tik 11 arte Bretainian iragan da. Gobernuz Kanpoko Erakundeak, zientzialariak, finantzatzaileak, enpresak eta politikariak gomitatuak ziren. Ozeanoak klima erregulatzaile duen rola betetzen ahalko duen aipagai zen. Anbizio handiko gailurra, baina programaren xehetasunak argiak ez izanez, elkarte anitz damutu dira gai batzuk ez tratatuak izaiteaz, bereziki arrantza industrialarena....

Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 10a

Nuklearrak ez du planeta salbatuko

Azken hilabete hauetan entzuten dugu, gero eta segurtamen handiagorekin, nuklearrak gaituela berotegi efektutik salbatuko, ez duelako erregai karbonorik erabiltzen. Gehiago dena, joan den urte hondarrean, Europako Komisioak inguramenaren aldeko energien sailean ezarri du. Macron presidentea izan da estrategia horren bultzatzaile nagusia, Frantziako indar nuklearra arraberritu nahian. Gainera Frantziako presidenteak, elektrikaren prezio emendatze arranguratsuari buru egiteko aterabide paregabea

Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 03a

"Ensete" landarea 100 milioi jende haz lezakeena

"Ensete" edo "banana faltsua" deitu landarea Etiopian ekoizten da, milioika herritarrek kontsumitzen dute. Etiopian deitzen dute "gosearen kontrako arbola".

Elikagai bezala ezezaguna den janariak, 100 milioi pertsona baino gehiago hazi ditzake, hori da duela guti ikerketa zientifiko batek argitaratu duena. Zientifiko horien erranetan: "Elikagaien segurtasunean eta garapen iraunkorrean rola garrantzitsua izan dezakeen kultura da"

Ensete ventricosumzientifiko izen xuxena,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016