Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Izurritearen eragina osasun eta ekonomia sailean

Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) arabera europarren erdia baino gehiago Omicron izurritearen eraginpean egon liteke. Osasun arduradunen arabera, olatu hunek, immunitate naturalari eta txertoari esker, Covid-19 eraldatu lezake.

Azken egunetan, egunero 2,5 milioi kasu gehiagoren erritmoan (AFPren zenbaketaren arabera), izurriteak bere progresioa planeta osoan jarraitzen du. Europa da gaur egun munduan kasu gehien dituen eskualdea, Estatu Batuak eta Kanada ondotik. Sendagaien Europako...

Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 20a

2050 urteko: munduko populazioa ttipituko

Nikkei Asiak kezkatuta agertzen da 2050etik aurrera, munduko populazioaren beherakadaz. Pentsioak, jendarte babeserako sistema, immigrazioa, eredu ekonomikoak... Japoniatik Estatu Batuetara, Txinatik Alemaniara... eta beste hainbat herrietan, dena berriz asmatu beharko litzateke.

"2050erako, munduko 195 herrialdeetatik, 151 herri biztanleriaren gainbeheraren egoeran geldituko dira", Washingtongo Unibertsitateak egin ikerketa baten arabera.

Horren ondorioz, gure...

Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Israelen, beduinoen iraultzak gobernua astintzen

Ehunka beduinoek protestak antolatu dituzte Israelgo Negeveko basamortuko Atrash herritik hurbil, batzuk poliziari fronte egiteko zalantzarik gabe. Beduinoek aldarrikatzen duten lurretan, gobernuak finantzatutako zuhaitzak landatzearen kontra protestatzen dute, beraiek direla lur-jabe aldarrikatuz.

Hamarnaka arrastatze badira, zaurituak ere bai.

Ofizialki, israeldar estatuak espazio naturalak balizko ezartzeko xedea luke, legez kanpoko urbanizazioaren kontra, Israelgo hegoaldeko...

Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 13a

Aberatsak aberatsago, pobreak pobreago

Aberats eta pobreen arteko ezberdintasun handiak oldartu nau betidanik eta urte guziz bezala abendu hondarrean agertzen diren konparaketek pentsamolde ilunak sortarazten dauzkidate. Joan den hilabeteko emaitzek ezinegon txar batean utzi naute, koronabirusaren izurriteak planeta osoan ezberdintasunen goratze historikoa bultzatu duelako. Aberats okituak ez dira sekulan orain bezainbat izan, ez eta hain aberats. Denbora berean, pobrezia handian bizi direnak gero eta gehiago dira. Handitzen ari den

Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Desmond Tuturen heriotza

Desmond Tutu, apartheidaren aurka borrokatu den azken pertsonaia handienetako bat izan da, Hegoafrikaren aldeko militantea, Bakearen Nobel sariduna, abenduaren 26an, 90 urtetan hil da.

Artzapezpiku anglikanoa eta Hegoafrikako giza eskubideen alde, bizi guzian bere herriaren alde borrokatu da. Apartheid sistemaren kontra, borroka bakezalea eramanagatik, 1984ko urrian Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen. Haren ustez, herrien arteko bakea zen bide bakarra.

Egia eta Berradiskidetze...

Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Valtonyc rap kantari katalandarra: estradiziorik ez

Josep Miquel Arenas Beltran du bere egiazko izena, rap kantari katalandarra Valtonyc artista izenarekin ezagutua da. Espainiako justiziak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion, "monarkia intsuldatzeagatik", baita ETA eta GRAPO talde armatuen apologia eginagatik. Espainiak bere kontrako nazioarteko arrastatze agindua eman zuen, ihes egin zuen eta bere burua Belgikako justiziaren esku eman zuen, hunek libro utzi zuela. Ondotik, Belgikako justiziak estradizio galdea...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016