Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 14a
Apirilaren 6an, Blaise Compaoré Burkina Fasoko presidente ohiari bizi osorako espetxe zigorra ezarri diote, 1987ko estatu kolpe batean, Thomas Sankararen hilketan parte hartzeagatik.
Thomas Sankara, 1949an Goi Voltako Yakon sortua, 1983tik 1987a arte presidente izan zen. Ezohiko ministroen kontseilu batera joaiten zela, 1987ko urriaren 15ean, putsch baten ondorioz eraila izan zen, 37 urte zituen. Berekin beste 12 pertsona hilak izan ziren. Blaise Compaorék boterea hartu zuen....
Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 14a
Errusiako diplomatikoen kanporaketak biderkatzen ari dira, Kieveko ipar-mendebaldeko soldadu errusiarreri leporatutako zibilen sarraskiak egiteagatik. Europar Batasuneko herriek: Frantzia, Alemania, Italia, Danimarka, Suedia, Lituania, Belgika, Herbehereek... eta Espainiak, bata bestearen ondotik dozenaka diplomatiko errusiar kanporatu dituzte. Errusiar diplomatiko horiek kanporatuak baldin badira, ez da bakarrik Ukrainan gertatzen diren sarraskien salatzeko, gobernamenduak Errusiaren...
Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 07a
Ukrainako gerlagatik Errusiako gas eta petrolio iturriak baztertu behar direla eta, estakuru merkea dute petrolio saltzaile enpresa handiek, aspaldidanik prestatuak zituzten proiektu erraldoien onarrarazteko. Total enpresa frantsesak Afrikan abiatu duen proiektu ikaragarriak, tokiko jendeak eta ekosistema mehatxatzen ditu. Denbora berean, GIEC klimaren bilakaera aztertzen duen nazioarteko ikerlarien erakundeak, argitaratu duen azken neurketen txostenean, duda izpirik gabe abisatzen gaitu: "Erdip
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 31a
Aitzineko astean, "Bretainia Laborantza Agroindustriaren Kontra" kolektiboko 50 bat militantek, tren bidean pareta bat eraiki dute, Sanders enpresara abian zen trena blokatuz. Tren horretan kabalentzat bazkak egiteko zerealak garraiatzen zituen. Ekintzaileek bagoiak ideki eta 1.200 tona gari lurrera bota dituzte.
Ageri baten bidez, kolektiboak ekintza horren helburua zein den azaldu du: "Laborantza industria sistema zuzenean paretara doa, geldiarazi behar dugu". Laborantza...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 31a
Malin, klima aldaketa dela eta, ondorio larriak pairatzen ari dira: euri erauntsiek uholdeak eraginez eta ondotik idorte ezohikoak, haize bortitzekin. Klima nahasmenduak, ur-baliabideak eta lurzoruaren kalitatea kaltetzen du, ondorioz laborantza eta arrantza ahultzen du.
Saheleko herrialdea, jadanik pobrea dena, elikadura segurtasun eskasean ezartzen du populazioa. Horrez gain, herritarrak egoera politiko eta segurtasun krisi handian bizi dira, 2021az geroztik gatazka armatu baten...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 31a
Ukrainako gerla dela eta, gutitan aipatuak ziren errusiar oligarkak anitz aipatuak dira. Modu pribilegiatu batean gobernatzen duen talde politiko ttipi baten parte diren pertsona horiek, nor diren joan gira ikustera.
Enpresaburu boteretsuak dira, jet pribatuen jabeak, itsasertzeko estazio garrantzitsuenetako yateak eta munduko lau ertzetako luxuzko eraikinak dituztenak. Zigor ekonomikoak ezarriz, estatu anitzek Errusiako erregimena zapaltzea espero dute.
Elite hauek agertu ziren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016