Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 12a
Mar Menor ur gaziaren aintzira, Murtzian, Espainiako Mediterraneoko kostaldean kokatua da. Ingurumena zaintzeko nortasun juridikoak eta eskubide propioak lortzen ari da, aktibitate emendatzearen ondorioz, ingurumen funditzeari aurre egiteko. Espainol kongresuan, legegintza berria plantan jartzeko, 274 deputatuk alde bozkatu dute, 6 abstenitu dira eta Vox alderdiak kontra egin du. Bazen urteak nun zientzialariek eta ekologistek laborantza aktibitatea emendatzen ari zela eta, "Mar Menor"...
Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 12a
Munduko Osasun Erakundeak egin adierazpen baten bidez deiadarra jotzen du, Europako lau helduetarik bat obesitatea egoeran delakoz. 53 estatu biltzen dituen erakundearen Europako adarrak deitoratu du: "Gehiegizko pisuaren eta gizentasunaren zenbakiak, eskualde osoan edozein epidemia proportzioetara helduak dira eta gora egiten jarraitzen du".
Erakundearentzat, gehiegizko pisuaren eta gizentasunaren "epidemia" bada, ondorioz Europan, urtean 1,2 milioi heriotza baino gehiago badaude...
Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 12a
Horra berri harrigarria, jadanik zenbat gauza elektronikoak edo hobeki erraiteko robotek gaina hartua dute, pertsonen beharrik gabe. Dastamena eta usaimena ziren teknologiak oraindik irauli gabeko azken zentzumenak. Datozen urteetan hau alda liteke, bereziki usaimen-esperientziak integratzen saiatzen diren asmakizunak direla.
Sydneyko (Australia) unibertsitateko ikertzaileek "Nos.e" garatu dute, "sudur elektronikoa", bere usainaren arabera whiskiak egiaztatzeko gai da. Lehen...
Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 05a
COVID izurritea bururatua ez delarik, joan den urtean mundu guzian hedatua eta herri anitzetan, bereziki herri aberatsetan, beharrezkoa bihurtu den txertatzeak behargabeko ondorioak sortu ditu. Hainbeste nun mediku eta ikerlari anitzek galdegiten duten jazko hiltze datu orokorrak eta txertatze datuak biltzea eta konparatzea, korrelazio susmoak badituztelako. Datu horiek ikerlarien eskuetan ez ditu utzi nahi, COVIDaren kontrako txertoen gehiegizko ondorioak aztertzen dituen Senatuko lan taldeak.
Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 28a
Pertuis herrian, Provence eskualdean, 86 lur hektarea galtzekotan dira, ZAE (Ekonomia Aktibitate Gunea) baten egiteko. Aix-Marseille-Provence metropoliak abiatu nahi duen proiektuaren kontra herritarrak mobilizatuak dira, "Terre Vive Pertuis" kolektiboa sortu dute.
Eremu horretan Iter fusio nuklearraren programa instalatzea aurreikusia da. Kolektiboak, "Alferrikako eta inposatutako proiektuak: interes gatazkak, klientelismoa, lurren artifizializazioa, ingurumenaren suntsitzea,...
Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 28a
Gerlaren eraginez, Europan autoen salmentak jautsi dira, Europako Eraikitzaileen Elkartearen (ACEA) arabera. Bi arrazoi emanak dira Ukrainako gerlaren eragina bai eta txip elektronikoen eskasa. 2021eko martxoari konparatuz, automobil industriak %20,5en beherakada jasan du. 2022ko martxoan Europan 844.187 auto dira salduak izan, 1990az geroztik saltze apalena. Ukrainan lantegien gelditzea, txip elektronikoen eskasari gehitu da, Europako kable-arnesen hornitzaile nagusia da, autoen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016