Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 09a

Turkia: gobernuz kanpoko feminista taldearen kontrako auzia

Joan den astean, ehunka emaztek manifestatu dute Istanbulgo auzitegi baten aitzinean, "We Will Stop Feminicide" (Feminizidioa Geldituko dugu) emazteen eskubideen defentsarako elkarte nagusietako bat desegiteko mehatxuarekin epaiketa hasten baitzen. Plataformaren ardura da, Turkian iragaiten diren feminizidioeri buruzko txostenak argitaratzea. Istanbulgo prokuradore batek apirilean erabaki zuen "Feminizidioa Geldituko dugu" plataformak eramaiten zituen aktibitateak salatzea eta desegitea,...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 09a

Herio zigorrak: %20 gehiago 2021ean

Amnesty Internationalek, mundu osoan, zigor heriotzarengatik, hildakoen kopuruan, %20ko gorakada kondatu du. 2021ean gutienez 579 pertsona exekutatuak izan dira, gehienbat Txinan, Iranen, Egipton, Saudi Arabian edo Sirian. Guzira, herio zigorrak 55 herrialdetan indarrean jarraitzen du.

Gobernuz kanpoko erakundeak, 40 urte hauetan mundu osoan herio zigorraren indargabetzearen aldeko kanpainak eramaiten ditu. Txinan, Ipar Korean eta Vietnamen milaka pertsona heriotzara kondenatuak eta...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 02a

Gerlaz baliatzen diren espekulatzaileak

Ez da gauza berria, badira beti besteen malurraz baliatzen diren jendeak. Halere ezin dugu deus erran gabe utzi Ukrainako gerlagatik eta legalitate osoz dirua milioika irabazten duten itxura ederreko, kostuma eta ttattardun espekulatzaile okaztagarrien egin moldea. Errusiako armadak inposatzen duen Ukrainako portuen blokatzeak sortzen duen ogi bihi eskasak, ikaragarriki prezioak goitiarazi ditu, batzuen intereserako bainan munduko jende anitzen eta partikularki ahulenen zoritxarrarentzat.

Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 26a

Latinoamerikan, ekimen berdeak

Hogei bat kideri esker Rêv-Earth elkartea sortu da, ingurumen, sozial eta humanitario gaietan sentsibilizazio lan baten egiteko helburua du. Latinoamerikan egiten diren ekintza ekologikoak aurkezteko dokumental andana bat ekoiztu ditu. Dokumental bakoitzak 5 eta 20 minutu arteko iraupena du, ordubeteko hiru film luzetan biltzen dira. Elkarrizketak, bizitzako eszenak eta ingurumen gaieri buruzko azalpenak agertzen dira. Belaunaldi guzientzat eskuragarriak, ingurumena babesteko ekintzen...

Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 26a

Suediako Parlamentuak otsoak desagerrarazi nahi

Suediako parlamentuko hautetsien gehiengoak, maiatzaren 7an bozkatu du bere lurraldeko otsoen erdia desagerrarazteko urratsak plantan jartzea. Riksdag, Suediako Erresumako ganbera bakarreko parlamentua da, 349 deputatuk osatua. Moderatuek, Suediako Demokratek, Demokristauek eta Zentroko alderdiek hartu erabakia da.

NaturvÀƒ'¥rdsverket, Suediako babes publikoko agentziaren inbentarioaren arabera, 2020-21 urtean, 480 otso inguru egon ziren. Erabaki hori eztabaidatua da, ehiztariek...

Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 19a

Finantza zergapetu

Bitcoin deitu diru birtualak, sortu bezain fite, balio biziki handia lortu ondoan, egun hauetan sekulako gainbeherakada ezagutzen du, ekonomia artifizialaren burbuila lehertze irriskua berpiztuz, 2008an gertatu zen bezala. Espekulazio hutsa sortzen duten finantzaren harat hunaten gaineko Tobin zerga izenarekin ezagutua den neurria, aspaldidanik aipatzen da eta zenbait herritan hasiak dira aplikatzen. Hauteskunde kanpaina huntan EHBairen eskakizunetan ere agertzen da. Gaia jorratzea merezi du.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016