Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 24a
Yvan Colonna Korsikar preso politikoaren kontrako eraso salbaiaren ondotik, Korsika guzian jazarpen egoera hedatu da. Manifestaldi jendetsuak, poliziekin enfrentamendu bortitzak, bastimendu publikoen suntsitzeak. Belaunaldi ezberdineko milaka eta milaka korsikar oldartu dira, gazteria buru zutela. Korsikako gobernuko lehendakariak aspaldidanik galdegiten zuen funtsezko negoziaketa, azkenean frantses gobernuak onartu du eta Korsikako hautetsiekin Gerald Darmanin barne ministroa bera mintzatzera
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 17a
Mundu guzian, Putinen manuz Errusiar botereak Ukrainan abiatu gerlaren kontra elkarretaratze eta salatzeak iragaiten ari dira. Errusian berean ere bakearen alde eta Kremlin-ek eramaiten duen politika errepresioa salatzeko mobilizazioak badira. Mobilizazio horietan parte hartzen duten errusiarrek Putinen gobernuari buru egiteak arriskuan ezartzen ditu. OVD-Info Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera 6.000 pertsona baino gehiago arrastatuak izan dira (artikulu hau idazterakoan)....
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 17a
Espainiatik... Zeelanda Berrira, edo Japoniatik... Islandiara, herrialde horietan lau eguneko lan astea plantan jarria dute. Belgikako gobernamenduak berrikitan bide bera hartu du. Islandian arrakasta handia du, 2015 eta 2019 urte artean, 2.500 langilek esperimentazioa egin zuten, 35 orenak lau egunez eginez. Ikerketa batzuk diote langileen ongizaiteari esker, produktibitatea emendatu dela, eritze geldialdi gutiago eraginez. Herrialde horiek ingurumenaren zaintzea ere babestu nahi dute, 29...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 17a
Yvan Colonna Arles-eko presondegian djihadista batek erasotzeak, bazterrak inarrosi ditu. Korsikan manifestazio jendetsuak iragan dira gertakari horren salatzeko. Korsikar militantea garun heriotzaren egoeran izaiteaz gain, galdera batzuk pausatuak dira. Nolaz espetxe administrazioaren zaintza ez den ohartu 8 minutu iraun duen erasoaz, deus egin gabe?
Jakinez presoak filmatuak direla, zaindariak ez jabetzea, kartzeletako baldintzeri buruz gogoeta anitz sortu ditu. Nola liteke posible...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 10a
Errusiarren erasoaldi basatiari buru egiteko altxatu dira ukrainarrak, mundu zabalari eta bereziki Europari sustengu deia zabalduz. Egoera larria kontuan harturik, erabaki zonbait usaian baino abiadura handiagoan hartuak izan dira, bainan neurriz kanpoko eraso salbaiari ihardukitzeko eskasak iduritu zaizkie begiratzaile eta herritar anitzi. Nahi ala ez, Europan gertatzen ari den gerlak ondorio zuzenak ukanen ditu gure eguneroko bizian. Berehalako ondorioak bai eta luzarokoak.
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 03a
Martxoaren 8a Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna asteartean ospatuko da, karia horretara Mundu Zabalean sailean 3 emazteren potreta argitaratzen dugu. Munduan zehar borrokatu diren emazte anitzen aipamena egiteko baliteke, hiru emazte hauen borrokak eta engaiamenduak, beste ehunena irudikatu nahi du. Emazte hauek zanpatzailearen kontra altxatu dira, segur memento huntan ukrainar emazteek berdin buru egiten dutela.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016