Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 16a
2022an Txinan iragan behar diren Joko Olinpikoetara, Australiak, Erresuma-Batuek eta Estatu Batuak kirolariak bidaliko dituzte, baina erabaki dute ordezkari diplomatikorik ez igortzea.
Erabaki horrek Txinan haserrea sortu du, Errusiaren sustengua duela, Estatu Batuek "ordainduko dutela" mehatxuak eginez. Agintari txinatarrek Estatu Batueri kirolean neutraltasun politikoaren printzipioa urratu izana leporatu die: "Amerikanoek Pekingo Neguko Olinpiar Jokoak oztopatzeko egin duten...
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 16a
Azken urte hauetan plataforma numeriko anitz garatu dira (Uber, Delivroo, Bolt...), gune horietan lanean ari direnek ez dute babes sozialik, baldintza prekarioan ari dira. Europar Batasunak lan baldintzak hobetzeko, langileen araudiak finkatu nahi ditu. Plataformek kontra egiten dute, langileen ber-kualifikazio bada, prozesu judizialak izanen direla beldurrarekin.
Europar Batasunak kriterio batzuk finkatu ditu, langile bezala hartu behar diren edo ez zehazteko.
Berez langile...
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 09a
Kanakia edo Kaledonia Berriaren independentziarako hirugarren erreferenduma iragan beharra da abenduaren 12an, heldu den igandean. Frantses Gobernuak, bere aldetik bakarrik finkatu duen bozka eguna ez da batere kanakiarren gustukoa eta tentsioak berriz igotzeko irriskuan daude. Zertan dira eztabaidak?
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 02a
Txertatzeko desberdintasunak badirela, "People's Vaccine Alliance" elkarteak erakustera eman du. 2000. urtean sortu den nazioarteko erakundea da, immunizazio gaietan sektore publiko ala pribatuak biltzen ditu. Herrialde pobreen aurrerapena bizkortzea helburu du, bereziki haurren immunizazioan eta eskuragarri dauden txertoen hautuetan. Egiturak laborategi handiek lortu etekin handiak salatzen ditu: "Lotsagarria da enpresa batzuk milioika dolar irabaziak egin ditzaten, herrialde...
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 02a
"Qatar 2022: kirol pixka bat, diru anitz eta pertsonen eskubideen urratze masiboak", hitz hauekin Cécile Coudriou Amnesty International erakundeko presidenteak bere kexua agertu du. Adierazpen horren bidez, Amnesty International-ek FIFA zango-baloi federazioari deiadarra zabaldu nahi ukan du, langile emigranteak baliatuak direlakoz. Ez da lehen aldia, 1998ko futbol lehiaketan, Pakistaneko haurrek, gaizki pagatuak, tratu txarrak jasan zituzten baloi batzuen ekoizteko, "lotsaren baloiak"...
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 02a
Feminizidoa hitz hori zorigaitzez anitz entzuten da, ez da hiztegi guzietan sartua, "femina" emazte eta "cide" latinez zanpatua-eraili. Osasunaren Munduko Erakundeak "emazte baten nahitara hiltzea" erabiltzen du.
Feminizidoak kontinente guzietako emazteek jasaiten dituzte. Feminizidoen kopurua munduko herrialdeetan konparatzen bada, Asia da lehena 20.000 emazte erailik izan baitira, Afrikan 19.000, Amerikako kontinentean 8.000, Europan 3.000 eta Ozeanian 300. Afrika...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016